PARTE HARTU

Webgune parte hartzaile eta irekia da www.MusikaZuzenean.com.  Euskal Herriko zuzeneko musika eszena bultzatu eta sostengatzeko asmoz jaio den webgune berri hau, gaur egun gure eszenatokietan gertatzen denaren isla izan du. Une honetan bizi dugunaren isla. Horretarako, zuzeneko musika maite duten guztien parte hartzea ezinbestekoa da.

Parte hartu atala, webgunea hobetu eta sendotzeko sortua da.  

Modu hauetan lagun dezakezu MusikaZuzenean egitasmoa:

EMAN ZURE KONTZERTUEN BERRI:

Musika talde, gaztetxe, areto edo taberna txiki bat baduzu, MusikaZuzenean webgunean zure emanaldien berri emateko ezinbesteko gunea duzu. Egin zaitez erabiltzaile eta zabaldu mezua. Era berean, MusikaZuzenean webgunearen bidez zure emanaldien berri zabaltzeko aukera izanen duzu sare sozialetan.

BIDALI ZURE ARGAZKIAK
Ugariak dira eszenatoki aurrean batzen diren argazkilari eta zaletuak. Horietako bat zara? Zure argazkiak gure webgunean ikusi nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta zure argazkiak gure galerian atxikituko ditugu. Horrela, guztion artean, egungo eszenaren argazkia osatuko dugu.

BIDALI ZURE BIDEOAK
Bideo atala ere jarri dugu webgunean. Zure musika taldeak bideo bat argitaratu berri badu, guk egngo diogu toki gure galerian. Estudioko, zein zuzeneko bideoklipak onartzen ditugu, beti ere 2010eko irailetik aurrera grabatuak badira.


BIDALI ZURE KRONIKAK
Kontzertuen kronika idatziak biltzeko gunea ere jarri dugu. Kontzertuaren zure ikuspegia eman nahi baduzu, hemen duzu aukera. Era berean, kontzertu zehatz batera joateko asmoa baduzu, jarri gurekin harremanetan eta guk erraztuko dizugu bidea.

IZAN ZAITEZ BERRIEMAILE
Zure inguruan gertatzen den guztia jakin nahi dugu. Izan zaitez berriemaile eta partekatu gurekin zure herrian edo eskualdean egingo diren musika emanaldiak. Eskuratzen dugun informazio osoa eskertuko dugu.

 

ZOZKETA GUNEA
Egin zaitez erabiltzaile eta parte hartu zozketa gunean. Disko berriak, argazki liburuak, kontzertu sarrerak, musika taldeen kamisetak… Erabiltzaile izatea abantailak ditu gurean. Izena eman eta zabaldu komunitatea.


IZAN ZAITEZ MUSIKAZUZEN LAGUN
Musika Zuzenean proiektua bizirauteko zure laguntza behar du. Urtean 25 eurotako kuota ordainduz gero, egitasmoa laguntzeaz gain, argitaratuko ditugun produktuetan beherapenak eta lehentasuna izan dezakezu. (LASTER)

 

Jarri gurekin harremanetan:

Info@musikazuzenean.com