22metrokoadro

Zenbat min sar daiteke 22 metro koadrotan? Zenbat oroitzapen? Zenbat plazer? Zenbat; besarkada, musu, ukimen, barre, esku, malko... bizitza? Nahiago genuke unibertso oso baten azalera dozena bat kantu eskaintzeko. Ez dugu, baina, dozena bat kantu. 22 metro koadrotan hamaika baino ez ziren sartu. Hamaika, alegia, asko, infinitu.

22 metro koadrok segundo bi baino ez ditu behar mugarriak aurkitzeko. Han da ohea, hemen mahaia, sukalde txikia, eta komun txikiagoa. 22 metro koadro hauetan, ordea, zirriborroz eraiki dugu mundu bat. Gurea, hasieran. Zuena, aurrerantzean. Hemen gau luzeak eta goiz motzak aurkituko dituzu; negar egin genuen azkenengo iraila; barruan daramagun udazkena; irribarreren bat; ozen esan ezin daitekeen maitasun herdoildua; izu txiki eta handiak; hemen gu gaude. Baina zu ere bai. Izan ere, non hasten gara gu eta non zu? Bai, hemen inoiz sentitu dituzun horiek denak bilduta daude. 22 metro koadrotan.

Metro koadro gutxi dugu, 22 soilik, baina nahikoa da Ibaizabal begiratzeko. Usaintzeko. Sentitzeko. Har ezazu gure eskua, eta hemendik gora bakardade izpirik ez duzu izango. Minean, alaitasunean, festan lagun gaituzu. Gu, Naroa Gaintzaren ahotsa; David Nanclaresen gitarra; Alex Gonzalezen baxua eta Karlos Arantzegiren bateria. Gu. Zu ere bagaren gu. Gu ere bazaren zu.

Belarrira kontatuko dizkizugu hamaika ipuin, hau da, ipuin asko; infinitu. Goxo eta bizi. Bizkor eta astiro. Eten barik. Atseden barik. Mundu osoa eraiki dugu 22 metro koadrotan. Segundo bi nahikoak dira gure mundua ikusteko. Han, bateria, hemen gitarra, bazter hartan, baxua, eta berton, ahots bat. Horixe baita 22 koadro, mundua kontatzeko modu bat.

Testua Goizalde Landabaso

Taldekideak
ESTUDIOKO MUSIKARIAK
Naroa Gaintza - Ahotsa
David Nanclares - Gitarrak, baxuak...
David Gorospe - Bateria
Asier Ercilla - Soinu Teknikaria
Diskografia

Karratura

2014
Elkar diskoetxea
Harremanak


E-  MAILA
22metrokoadro@gmail.com

WEBGUNE OFIZIALA

http://22metrokoadro.com/
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Facebook sarean
  • Entzun
  • Bideoak
    22M2 - Nomada

    22M2-hogeitabimetrokoadro diskaren grabaketaren "makin off"-a

    Diskoaren aurkezpena Elkar dendan
  • Argazkiak
    galeria ikusi