Ain_1

Ain_1 taldea 2007an sortu zen Arrasaten. Musika, poesia eta dantza emanaldi pare bat eskaintzeko asmoarekin sortu zuten Ainara, Itxaso, Amaia, Olatz eta Iraitzek. Taldea laukote bezala egonkortu zen 2008 hasieran eta orduan hartu zuen forma “Gure abestia iristen den leku guztietaraino” izeneko ikuskizunak. Izen berarekin, bost abestiz osatutako maketa auto-ekoiztu zuten 2009an. Kide berri bat, Maialen taldera batu zenean “Musika Kaxa” izeneko lan luzea kaleratu zuten 2011an (MusikHerria).

Zazpi urteko ibilbidearen ostean, emakumeen sorkuntza sustatzeko aitzakiaz abiarazitako bide honetan, "Badoa,badirau", 2014ko abenduan kaleratutako azken lana da.

Taldekideak
Ainara Kortabarria
Iraitz Agirre
Maialen Madariaga
Itsaso Nabaridas
Amaia Pavon
Diskografia

Badoa, badirau

2014
Auto-ekoizpena

Musika Kaxa

2011
Musikherria
Harremanak
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Audioa
  • Facebook sarean
  • Ahotsenea - durango -
    galeria ikusi
  • Bideoa
    Ain_1 - Amantalen ahotsak
    2012ko maiatza -andoain-
    Musikazuzenean jaialdia akustikoa
  • AGUR IDATZIA

    Badoa… baina badirau

    Badira hilabete batzuk, berriz ere oholtzara igo eta bertatik agurtu zintuztegunetik. Agurtu, geroago, berriz ere, agur esateko. Entzuleei, ikusleei, lagunei, gertukoenei eta denborarekin gerturatu direnei eskerrak, hasieretako gure keinu lotsatiak, ausardiaz betetako hitz potolo bihurtu ditugu. Hitz horiek musikaren eltzean nahastu eta sorginen leize bat baino gehiagotan abestu izan dugu, lizun, eta biluts gorri.

    Gure edabea izan den mandragorak irribarre gaiztoren bat sorrarazi badizue, malko edo algararik sortu badizuegu, hori zen gure asmoa.

    Ahaleginak egin ditugu txanogorritxo izateari utzi eta kaputxa gorriak jantziko dituzten emakumeei keinu egiteko. Baita gure amandreak omendu, edo bizirauteko gure motxilei pisua kentzeko ere. Horretarako bultzadatxorik noizbait eman badugu, edo lortu ez badugu ere, hala zen gure asmoa.

    Beraz, gure eskerrik beroenak zuoi, guztioi eskaini, eta malko zein algara artean agurtuko gara gu ere, elkarri eman eta jasotakoak badirauelako, iraungo duelako. Eta maitasun honek iraun artien, ilargi gorrixen alde ezkutuen elkar topatuko dugu.

    Badoa… baina badirauen esperoan… eskerrik asko, eta gero arte!