Alegiko Gaztetxea

Alegiako gaztetxea 1987ko abenduan okupatutako eraikina da. Eraikina Renferen Alegiako geltokiari zegokion biltegi zaharra izan zen.

Historia:
1986an Ziklox Garaialde Alegiako musikari taldeak herriko hiltegi zaharra erabiltzen hasi zuen entseguak egiteko, eta udalari eraikina legez barru erabiltzeko baimena eskatu zion. Udalaren erantzunik jaso gabe, honek eraikina bota zuen. Garaian, herriko gazteen beharrei erantzuna emateko Alegiako Gazte Asanblada sortu zen, zeinak udalari lokal bat eskatu baitzion, erantzunik jaso ez zuela. Hala, asanbladak Alegiako tren geltokiaren ondoko biltegi zaharra okupatzea erabaki zuen, ordutik aurrera autogestio eta asanbaldaren bidetik funtzionatzen duena.

Kontzertu areto garrantzitsua izan zen lehenengo urteetan, Euskal Herriko musika taldeen erakuslehio garrantzitsua izan zelarik. Tartean Michael Ryan Experience, Garriko, Beurks Band, Kortatu, M-ak, BAP!!, Delirium Tremens, La Polla Records,Estigia, Kalean, Su ta Gar, Familia Feliz eta beste asko izan ziren Alegiako gaztetxean.

Kurtso desberdinak ere antolatzen dira, hala nola argazki, serigrafia, egur tailaketa, txalaparta, kitarra...

1994an udalak eraikina botatzeko asmoa azaldu zuen, aparkaleku beharra zegoela esanez.

Urtero, Festa Alternatiboetan... Bibalabirjen!!! jaia antolatzen du gaztetxeak. Ospakizun ofizialek gazteen beharrak asetzen ez dituzten bitartean egitarau alternatibo bat osatzen da.