Andoaingo Gaztetxea

Lehen gaztetxea - 1984 - 1996


Egungo gaztetxea - 1996 - gaur egun

ANDOAINGO GAZTETXEEN ETXEA
1984 - 1996

Euskal Herriko gaztetxe mugimenduen artean lehenengoetarikoa izan zen Andoaingo gaztetxea. 1984. urteko azaroan okupatu zen Angurasutegi kalean zegoen eskola zaharra, eta 12 urtez gazteen etxea bilakatu zen. 80. hamarkadako punkrock musika eztanda zuzen zuzenean bizitu zen, bertan buruturiko emanaldiak ehunka izan zirelarik,usika, negozio hitzaren gainetik, sentimendu, aldarrikapen eta gozamenenerako tresna bihurtua. Azken batean, DIY (Zuk zeuk egin) filosofian oinarrituriko bizi filosofia muturrena eramana.

Euskal Herriko musika talde ugariek eman zituzten lehen pausoak Andoaingo gaztetxeko lau pareten artean eta Europa zaharretik edo munduko edozein txokotik etorritako musika taldeek ere, irekiak izan zituzten gaztetxeko ateak. Zentzu horretan, gaztetxea musika eskola aurreratua izan da Andoaindar musikari askorentzako eta bertara gerturatu izan diren musikazaleentzako.

1996 - ...
1996 urtean okupatuz zen gaur egungo gaztetxea. Eraikina berritzen urte batzuk eman ondoren, kontzertuak bueltatu ziren gaztetxe berrira. Beste erritmo batean izan bada ere, musika garrantzistua izan da urte hauetan guztietan.

Musikaz gain, beste dozenaka ekimen burutzen dira Andoaingo gaztetxean. Bideo proiekzioak, basket eta pilota txapelketak, hitzaldiak, antzerkiak...

Harremanak
HEMEN GAUDE

Ver mapa más grande
Larramendi 33 Andoain 20140 Gipuzkoa
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Facebook sarean
  • BIDEOAK
    MusikaZuzenean Fest-a! - 2015-10-02
    The Lookers + Joseba B. Lenoir Gang + Perlak
    Bideoa: Yuri Elizegi -Freelantzen-
    MURSEGO "Piztiekin " (BAP!!-en bertsioa), Andoaingo gaztetxean 2014/07/11

    · Lendakaris Muertos. Andoaingo gaztetxea. 2013-11-24

    · Istorio bat kameraren atzean trailer

    · 80. hamarkadako erreportai txikia

    · R taldearen agurreko kontzertuko Making-Off bideoa
  • Gaztetxeak 30 urte kantua
    Andoaingo gaztetxearen 12+18 urteurrena dela eta, urte guzti hauetako lana eta gogoa jasotzen duen abestia dugu hau. Bertan, herriko talde ezberdineako musikariak hartu dute parte.
    · Garri -Gitarra ta ahotsa- (R, Garrison Experience)
    · Txin -bateria- (Nola)
    · Iparra -baxua, gitarra  eta ahotsa- (UK Bill, Nola)
    · Ion Beloki -ahotsa- (Ingo al deu?)
    · Mikel Moreno -ahotsa- (Kauta
    · Gorka -ahotsa- (Herena)
    · Kulu -ahotsa- (Herena)
    · Nabarro -ahotsa- (30%, Nork Jainkoa Bezala)
    · Okene -ahotsa- (Bap!!, Inoreneroni, MMà)
    · Txabez -ahotsa- (Cerdos Conpases)
    Abesti hau 2014ko iraila eta azaro artean grabatu da Andoaingo Lokal Warriors esdudioetan. Iñigo Garido eta Iker Iparragirre aritu dira produkzio lanetan.

  • Argazki zaharrak
    galeria ikusi
  • ARGAZKI LIBURUA
    webgune berezia ikusteko egin klik irudian