Anger

Arrasateko Musakola auzoan (errepublika independentea!) jaio ginen talde bezala 1997an. Musikaren zirrarak eta musika sortzeko irrikak liluratutako nerabeak. Urteak ez dira alferrik pasa, eta hemezortzi urte hauetan sei lan kaleratzeaz gain, hiru digitudun kontzertu kopurua eskaintzeko aukera izan dugu. Aukera diogu, kontzertu bakoitza abentura txiki eta ezberdin bat izan baita, leku eta lagun ugari ezagutuz, eta batez ere gure sormena taularatuz.

Izarretik gutxi eta bizarretik sasoiaren arabera asko, musika jale, zale eta sortzaileak (saiatuak behintzat) gara. Bizi dugun mundu eta jendarteak zeresana ematen duen zalantzarik ez daukagu, eta zeresan hori gure galbahetik pasatuz abesti eta diskoetan islatzen dugu. Ahaztu baino lehen, gu Anger gara.

Taldekideak
Iban: Bateria
Ekain: Baxua
BeƱat: Gitarra
Arkaitz: Ahotsa
Diskografia

Sute Perfektua

2014
(Bonberenea Ekintzak)
Formatua: CD

Hirugarren Azala

2012
(Bonberenea Ekintzak)
Formatua: CD

Sedukzioaz

2009
(MusikHerria)
Formatua: CD

Biluztu

2005
(Auto-ekoizpena)
Formatua: CD

Jarraitzen digun itzala

2002
(Gara - Gaztemusika)
Formatua: CD

Zuhaitz lehorra ereiten

2000
(Autoekoizpena)
Formatua: CD
Harremanak


Webgune Ofiziala
http://www.angerweb.net/

E-mail helbidea:
anger@angerweb.net

Telefonoa:
607 78 24 01


  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Kontzertu afitxak
    galeria ikusi
  • Facebook sarean
  • Audioa
  • Bideoak
    Sute Perfektua diskoaren grabaketaren irudiak jasotzen dituen bideoa, "Sutan, Hollywood sutan" abestiaren doinuek lagunduta.