Antixena Oñatiko Gaztetxia

2012an okupatu zen garai batean sukaldaritza eskola izan zen Antixena parkean kokatzen den Oñatiko Gaztetxea. Urteetan udalaren etengabeko oztopoei aurre eginaz espazio eta eraikin desberdinetan egon eta gero, Oñatiko gazteok buruturiko lanketa prozesu baten muina izan zen okupazio hura. Hala, urteetako borroka eta saiakeren ostean, Oñatiko gazteok berriz ere lortu genuen modu autogestionatu batean geure nahi eta beharrei erantzuna emango zien eraikin bat edukitzea. Ordutik gauza asko egin dira gaztetxean: formazioak, kontzertuak, haurrentzako ekitaldiak, antzerkiak etab. gainera; herriarentzat ere baliabide garrantzitsu bihurtu da, bertan biltzen baitira herriko hainbat talde eta eragile.

Urte hauetan musikarekin erlazio handia izan du gaztetxeak, bertan daukagun musika-zaletasun anitzari esker mota eta gustu askotariko kontzertu ugari antolatzen baitira bertan.

Hasierako ilusio eta gogo berdinekin aurrera doan gaztetxea da Oñatikoa, bidean jende berria batuz eta aurkitzen dituen oztopo eta trabei erantzunak emanaz.

Harremanak

E-maila
antixenakogaztetxia@gmail.com
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Bideoak
    Antihumano taldea
    Kimera taldea Revolta Permanet taldea
    Sumision City Blues
  • Facebook sarean
  • twitter sarean