Balerdi Balerdi

Iruñeko power-pop taldea. Taldekideen artean 70eko hamarkadan Iruñeko rock eszena suspertu zuten musikarietako batzuk zeuden: Toño Muro eta Marino Goñi, esaterako. 70eko eta 80ko hamarkadetako rock&roll eta folk talde eta bakarlarien eraginak barneratu zituen kantu fresko eta gozagarrietan. Bi aro izan ditu taldeak: 1991tik 1997ra artekoan, bi disko eta 10 haztebeteko binilo bat argitaratu zituen.

Bigarren aroa 2012n ireki zuten, hirukote gisa, eta orain arte disko bakarra grabatu dute: Hegoko lautadaren ertzetik. Geroztik, taldekide aldaketak izan dira, egun lauko moduan taularatzen delarik taldea. Gaur egun Toñok, Zarak, Anxelek eta Pettik osatzen dute Balerdi Balerdi, beteranoak izanik ere, hasiberriek erakusten duten ilusio berberarekin.

Biografi luzea
http://www.badok.info/euskal-musika/balerdi-balerdi

Talde argazkia
Txarli Gesteira - -Noizze.org-

Taldekideak
Toño - Ahotsa eta gitarra
Petti - Gitarra eta ahotsa
Zara - Bateria eta ahotsa
Anxel - Baxua
Diskografia

galtzen ikasteko metodoa

2017
Auto-ekoizpena

Hego Lautadaren Ertzetik

2013
Musikorta

Hobe behin gorri ezenez beti hori

1997
Gor diskoetxea

Ez gara galdu

1994
Gor diskoetxea

Balerdi Balerdi

1991
Gor diskoetxea
Taldearen atari ofiziala
https://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Emaila
balerdibalerdi@gmail.com

Telefonoa
+34 609612140
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • ARGAZKIAK
    galeria ikusi
  • Audioa
  • Bideoak
    Balerdi Balerdi, 2012-12-14 Donostia, Doka antzokia.

    Ahotsenean zuzenean, Durangoko Azokan, 2012-12-8an