Durangoko Azoka 2014

04 Aza '14 0
durango_zikin.jpg

Aupa ekipo!

Aurten, bigarren aldiz, Durangoko Liburu eta disko azokan izanen gara Stand propioarekin!

Abenduaren 5etik 8ra bitartean, Auto-ekoizturiko diskoei emanen diegu aukera gure Standean, Euskal Herriko musika taldeen topaleku bilakatuz gure txokoa.

Durangoko Liburu eta Disko Azoka topaleku eta erakuslehio handia da Euskal Herriko musika talde eta musikazaleentzako. Kasik, esan daiteke urteko hitzordu garrantzitsuena dela bertako diskogintzan. Alta, ez da erreza hasiberria den talde batentzako, edo bere bidea ohiko musika industriatik at egiten duen talde batentzako toki bat topatzea bertan. Diskoetxe edo musika plataformatatik at, lapenas dago aukera diskoak auto-ekoizten dituzten musika taldeentzako.

UZTA BILTZEN
Pasaden urtean 30 erreferentzi izan genituen gurean, eta aurten, dagoeneko, bildu ditugu disko batzuk. Baldintza bakarra, diskoak 2014an argitaratuak, eta auto-ekoizpen bidez editatuak izatea da.

MUSIKA TALDEENTZAKO OHARRA:
2014an disko bat kaleratu baduzue, eta azokan salgai jarri nahi baduzue, jarri kontaktuan gurekin!

Info zabalagoa: info@musikazuzenean.com


Komentarioak

Ez dago komentariorik