J.A.Areta Goñi 'Juxe'-ren 'Keep On Klik Han' argazki erakusketa

04 Aza '14 0
no img

Azaroaren 7an zabalduko da Oreretan 'Keep On Klik Han - Underground Rock Photo Exhibition' argazki erakusketa. J.A.Areta Goñi 'Juxe'-ren argazkiak biltzen dituen erakusketa azaroaren 26a bitartean izanen da ikusgai Merkatuzar gunean. Dagoeneko bi haramarkada daramatza 'Juxe'k zuzeneko kontzertuetan argazkiak hartzen, eta kontzertuetan ez ezik, estudioko eta promozio fotoak ere egin izan ditu talde askorentzako. Hauetako asko, disko edota kontzertu karteletan argitaratu dira. Bide horretan, ugariak dira musikatik kanpo ere 'Juxe'k egindako erakusketak.

Aurkezpena arratseko 19.30etan hasiko da, eta bertan luntxarekin batera, MobyDick bakarlariaren saioa entzun ahalko da.

MobyDick

MobyDick bakarlariak bere azken lana ‘Cotard delusion’ aurkezten jarraitzen du. Aldi honetan bakarlari formatuan agertzen zaigu getxoztarra, gitarra ta ahotsa bakarrik erabiliz. Gordintasuna eta intimitatea direla medio, ‘Cotard delusion’-eko abestiez gain, aurreko lanetan agertzen diren abestiak ere errepasatuko ditu.

ERAKUSKETA
Azaroaren 07tik 26ra bitartean
Merkatuzar aretoa
Errenteria

ORDUTEGIA
Asteartetik larunbatera arratseko 18.00 - 21.00

Erakusketaren berri zabalagoa
http://blackirudifaktoria.com/keep-klik-han-argazki-erakusketa-underground-rock-photo-exhibition-merkatuzar-orereta-errenteria-2014/

Black Irudi Faktoria
http://blackirudifaktoria.com/

MobyDick Sarean
https://www.facebook.com/eneko.mobydick

Komentarioak

Ez dago komentariorik