Itziarren Semeak European Tour

16 Eka '16 0
festivalpoli.jpg

Itziarren Semeak taldea Europara doa asteburu honetan. Azken aldian errepidea hartu eta emanaldi ugari eskaintzen ari da banda bizkaitarra gure mugetatik at! Irlanda, Inglaterra eta Eskozia bisitatu dituzte aurten, eta Alemania eta Austrian ariko dira asteburu honetan! Urteak atzera, Kuba, Argentina edota Txilen izan dira euren giro dantzagarri eta borrokalariekin.

ITZIARREN SEMEAK EUROPEAN TOUR
17/06 BERLIN (Alemania)
18/06 EUROPACAMP (Austria)

Taldearen adierazpena

Ekainaren 17 eta 18an Revolta Tour-ekin Europatik eman ditugun kontzertuei amaiera emango diegu Berlin eta Europacamp festibalean Attersee, Austrian, egingo ditugun kontzertuekin.

Urte oparoa izan da atzerrian: 2015eko azaroan Irlandan izan ginen Belfast (SOLD OUT) eta Dublinen, 2016ko udaberri hasieran Inglaterra eta Eskozian (Leeds, Bristol, Manchester, London eta Edinburgh) bost kontzertuko bira egin genuen eta maiatzaren 1eko asteburuan Alemaniako hegoaldea ezagutu genuen (Ulm, Hof eta Munich).

Info zabalagoa
http://www.itziarrensemeak.eus/web/cpt_news/european-tour-amaierafest/


Komentarioak

Ez dago komentariorik