MusikaZuzenean Telebista

16 Abu '17 0

MUSIKAZUZENEAN TELEBISTA




MusikaZuzenean TB #32: Zazkel eta Deus Ez Erritmo dantzagarriekin hasiko dugu saioa eta horretarako Zazkel taldearekin bildu gara Arrasaten. Taldeak "Ez Entzun" izeneko diskoa kaleratu dute, gustura eta gogoz entzun dugun disko ederra. Errepidea hartu eta Deus Ez taldearen entsegu lokalera abiatu gara. Eibar herriko hirukoaren rockaz gozatuko dugu bigarren erreportajean.



MusikaZuzenean TB #31: Morau eta Kooltur EkintzaMorau musikaria izango da gure lehen erreportajeko protagonista nagusia! "Egunsentiak alperrentzat" diskoa kaleratu berri du musikari hernaniarrak,eta aitzaki honekin mendi buelta eman dugu gitarra eskuan. Bigarren erreportajea egiteko Arrasaten izan gara, bertako gaztetxean antolatzen d en Kooltur Osteguneak musika zikloa ezagutzeko.



MusikaZuzenean TB #30: Liher taldea eta Rocka Puntua!Lehenik Liher taldearen entsegu lokala bisitako dugu Oiartzunen! Taldeak, "Tenpluak erre" diskoa kaleratu du, banda bezala iraupen luzeko bigarrena. Bigarren erreportajea, berriz, zortziko handian dator. Alberto Irazu idazlearekin bildu gara Le Bukowski tabernan Pamiela argitaletxearekin kaleratu duen "Rocka Puntua" liburua ezagutzeko.



MusikaZuzenean TB #29 : Keu, Mierda de Bizkaia eta Big Txiki (Gorpuzkingz) Keu Agirretxea izango da gure lehen protagonista, kaleratu duen "Improphono" disko berria aitzaki. Ondarrun batu gara berarekin gitarra hutsez egindako diskoaren berri izateko. Hitz Bitan atalera Gorpuzkingz taldeko Big Txiki gonbidatu dugu, kaputxaren azpian dagoen lagun ezkutuaren musika zaletasunak ezagutzeko Azkenik, Andoni Fernandez Azkaraiekin egon gara Bilbon, "Mierda de Bizkaia" y sus grupos punks maketeros liburuaren egilearekin.



MusikaZuzenean Tb #28: Lauroba, Mocker`s eta Osama (The Riff Truckers)Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Lauroba taldearen agurra izango dugu ardatz nagusi. Donostiako Dokan bildu gara Ane eta Iker taldekideekin Laurobaren musika bidea errepasatzeko. Gainera Durangoko Mocker`s taldea elkarrizketatu dugu "Beats of Freedom" diskoa aitzaki eta The Riff Truckers taldeko Osama gonbidatu dutgu Hitz Bitan atalera..



Musikazuzenean Tb #27: Zea Mays taldeak 20 urteGaurko Musikazuzenean Tb saioan, Zea Mays taldea izango dugu protagonista bakar gisa. Bilboko bandak 20 urte bete ditu errepidean eta taldearen iraganaz, orainez eta geroaz aritu gara luze eta zabal Aiora Renteria kantariarekin.



Musikazuzenean Tb #26: La Jodedera taldea, Unai Gorraiz "Fumai" eta Iñaki Gonzalez "Fortun"
Kubatar giro bero eta alaiekin abiatuko dugu saioa, eta horretarako, La Jodedera taldearekin izan gara Tolosan, argitaratu berri duten "8 zigarro" diskoa ezagutzeko. - Hitz Bitan atalera Fumai gonbidatu dugu, besteak beste Señor No, Astrozombies  edota Aterkings taldeetako baxu jotzailea. - Saioaren azken txanpan Iñaki Gonzalez "Fortun"-ekin egin dugu hitzordua, diseinu munduan buru belarri dabilen artista.



Musikazuzenean Tb #25: Birkit, Iker Vela eta Sorotan Babies
Bilbin egin dugu Birkit bakarlariarekin hitzordua argitaratu duen "emen" disko aitzaki. Iker Vela, Egurra ta Kitto eta Talka taldeetako abeslaria gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Hitz Bitan atalean. Sorotan Babies bisitatu dugu Atala estudioetan, "Eskema" diskoaren inguruan solasteko



Musikazuzenean Tb #24:
MICE, Jon Iraundegi eta Sala Strummer
Miren Narbaizaren MICE egitasmoa ezagutuko dugu kaleratu berri duen lehen diskoa aitzaki. Hitz Bitan atalean Sala Strummer izango dugu, The Potes eta Dirty Brothers taldetako kidea. Hirugarren erreportajean, kamera atzean ezkutazen den Jon Iraundegi argazkilaria gerturtik ezagutuko dugu.



Musikazuzenean Tb #22:
Ze Esatek! eta Beñat Goitia
Ze Esatek! taldea izango da musikazuzenean telebistaren talde protagonista. Donostiako taldeak disko berria argitaratu du, eta entsegu lokalean izan gara kantu berriak ezagutzen Hitz Bitan atalera Beñat Goitia (Montauk) gonbidatu dugu, eta bere gustuko diskoak, kantuak, taldeak eta aretoen berri eman digu



Musikazuzenean Tb #21:
Rafa Rueda eta Selektah Stepi
Kristalezko hirietan murgilduko gara musikazuzenean telebista saio berri honetan. Rafa Rueda izango da gaurko protagonista, eta lan berria ezagutzeko berarekin bildu gara Donostian. Hitz bitan atalean, berriz, Selekta Stepi gonbidatu dugu, Bad Sound musika taldeko disko jartzailea



Musikazuzenean Tb #20:
Eraul eta Xabi Kaotiko
Eraul musika egitasmoa ezagutuko dugu gaurkoan, eta horretarako, Asier Beramendirekin bildu gara argitaratu berri duen “iraultza” diskoa ezagutzeko. Hitz bitan atalean Xabier Aldaz gonbidatu dugu, Kaotiko taldeko bateria jotzailea.



Musikazuzenean Tb #19:
Mirailak monografikoa
Abenduaren 16an ospatu zen BideHuts gaua izango dugu ardatz nagusi honakoan, "Mirailak" (gure arteko begirada zeharkakoak) disko bilduma aitzaki hartuta. Elkarrizketak eta zuzeneko irudiak bildu ditugu ordu erdiko saio ederrean.


Musikazuzenean Tb #18:
Durangoko Azoka Lutxo Egiarekin
Durangoko Liburu eta Disko Azoka ate joka dugun honetan, Ahotseneako Lutxo Egiarekin egin dugu hitzordua Bilbo zaharrean. Errepidea hartu eta Durangoko bidea egin dugu berarekin argitaratu berri diren zenbait disko entzuten ditugun bitartean!



Musikazuzenean Tb #17:
Patxuko Nice, eta Joseba Tapia

Irunen izan gara Patxuko Nice taldearen entsegu lokalean. Bertan, "Hego haizea, ego querido" diskoa berria aurkeztu digute.Bigarren elkarrizketan Joseba Tapia musikariarekin "besamotzak" diskoa ezagutu dugu


Musikazuzenean Tb #16:
Anestesia eta Joseba Irazoki
Anestesia taldearekin izan gara Fidelenea estudiotean birako azken kontzertua eskaini aurreko azken entseguan. Taldearen iragara, oraina eta geroaz aritu gara Mikel Kazalis gitarra-jotzailearekin. Hitz Bitan atalera, berriz, Joseba Irazoki gonbidatu dugu.



Musikazuzenean Tb #15:
The Guilty Brigade
The Guilty Brigade taldearen entsegu lokalean izan gara, taldearen estudioko azken emaitza den "No apto para cuerdxs" diskoa ezagutzeko. Nafarroako punk taldearen diskoarekin batera, albisteak eta agenda izan dira saio honetako menua.



Musikazuzenean Tb #14:
Bourbon Kings eta Liot
 Nafarrora egin dugu bideai Bourbon kings taldea ezagutzeko. Atarrabiako taldeak "performance" diskoa kaleratu berri dute Errepidea hartu eta Errenterian egin dugu Hitzordua Liot taldearekin. “Haizeak eraman gaitzala” diskoa argitaratu berri du laukoteak.




Musikazuzenean Tb #13:
Libe
Libe taldea izan da gaurko saioko protagonista. Gasteizko bandak "Ilargia erori da" diskoa kaleratu berri du Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean eta lan berria ezagutzeko entsegu lokalean egin dugu hitzordua.




Musikazuzenean Tb #12:
 PI L.T. eta Eneritz Furyak
PI L.T. taldea izan da gure saioko protagonista nagusia. Mungiako taldeak itzulerako azken emanaldia eskaini zuen Ezpetetan, eta Hamaika Telebista bertan izan zen.  HITZ BITAN atalera, berriz, Eneritz Furyak gonbidatu dugu.



Musikazuzenean Tb #11:
Abereh eta Katez
Bilboko Power Records dendan izan gara Abereh egitasmoa ezagutzen. Leitzan, berriz, Katez taldearen entsegu lokalean egin dugu hitzordua. Honekin guztiarekin batera, albisteak eta asteburuko musika agenda txikia



Musikazuzenean Tb #10:
Glaukoma eta Iñigo Etxarri
Glaukoma taldearekin izan gara Tolosako Bonberenean, eta beraiekin luze eta zabal solastu gara "Kalima" disko berriaz. Hitz Bitan saileko protagonista Iñigo Etxarri izan da, Liher, Anai Arrebak eta Naiz Roxa taldeetako gitarra-jotzailea.



Musikazuzenean Tb #09:
Niña Coyote eta Chico Tornado
Niña Coyote eta Chico Tornado​ izan dira gaurko gonbidatuak! "Eate" diskoa aurkezteko bira amaituko dute laster, eta Uxoa eta Koldorekin aritu gara luze eta zabal azken bi urteetan egindako ibilbideaz!!
.




MusikaZuzenean Tb #08:
Trini Fox, Jon Basaguren, Xabi San Sebastian
Xabi San Sebastian abeslariarekin Katakrak gunean egin dugu hitzordua argitaratu berri duen diskoa besapean. Hitz Bitan ataleko protagonista Jon Basaguren izan da. Trini Fox taldearekin izan gara , ere. Kortaturen "Azken guda Dantza" ekarri dugu gurera.




Musikazuzenean Tb #07:
Kaskezur, Mikel Errazkin eta Olatz Savador
Kaskezur taldearekin izan gara "Azpisugeak" disko berriaren inguruan solasten. Hitz Bitan sailean, Olatz Salvador izan da gonbidatua, bakarlaria eta Skakeitan taldeko kidea. Efemeride atalean Mikel Errazkin ekarri dugu gogora bere heriotzetik 9 urte bete diren honetan.



Musikazuzenean Tb #06:
Luma eta Hiri Galduak
 -Luma biko Donostiarrarekin izan gara beraien disko berriaren inguruan solasten. Hitz Bitan atalean, Haritz Lete izan da gonbidatua, Kokein eta Cobra taldeetako kidea.  Josu Calvo ezagutu dugu, Hiri Galduak egitasmoaren atzean den musikaria.






Musikazuzenean Tb #05:
Nogen, Occhi di Farfalla, SuTaGar, Antton Aranburu
Occhi di Farfalla taldea europan izan da eta birako irudiak ekarri dizkigute. - Nogen talde gaztea ezagutu dugu disko txikia kaleratu dutela aitzaki. - 1988ko abuztuan eskaini zuen SuTaGar taldeak bere lehen kontzertua. Atzera begira jarri gara data hori gogoratuz. - Antton Aranburu (Hotzikara, izeberg) ekarri dugu Hitz Bitan atalera - honekin guztiarekin batera, albisteak eta asteburuko agenda atala



Musikazuzenean Tb #04:
Odolaren Mintzoa
Usurbilgo Futbol zelaian egin dugu hitzordua Odolaren Mintzoa taldearekin. Taldekideak eseri ditugu eta argitaratu berri duten "Etsipenaren aurka" diskoa ezagutu dugu! Honekin guztiarekin batera, albisteak eta asteburuko musika agenda txikia, ez galdu!!!




Musikazuzenean Tb:
Hatortxu Rock 20 saio berezia
The Guilty Brigade taldearen entsegu lokalean izan gara, taldearen estudioko azken emaitza den "No apto para cuerdxs" diskoa ezagutzeko. Nafarroako punk taldearen diskoarekin batera, albisteak eta agenda izan dira saio honetako menua.




Musikazuzenean Tb #03:
Sofa eta Iker Martinez

Musika Zuzenean saioaren bigarren atalean, Sofa talde instrumental zarauztarrarekin eta Iker Martinez musikariarekin egoteko aukera izan dugu. Horrekin batera, asteko agendari errepasoa eman diogu.




Musikazuzenean Tb #02:
Sermonds eta Pelax & Telmo Trenor
Musika Zuzenean TB saiaoren hirugarren atala.  Sintonia eta sumarioa. Sermond`s taldeari elkarrizketa. Donostiko piraten musika egitaraua. Pelax & Telmo Trenor errportajea



Musikazuzenean Tb #01:
Zigor DZ, Aneguria eta Kumbia Queers
The Guilty Brigade taldearen entsegu lokalean izan gara, taldearen estudioko azken emaitza den "No apto para cuerdxs" diskoa ezagutzeko. Nafarroako punk taldearen diskoarekin batera, albisteak eta agenda izan dira saio honetako menua.




Komentarioak

Ez dago komentariorik