EUSKAL HERRIKO TALDEAK VIÑA ROCK JAIALDIAN

Lehengo hilabetean 0
Aurten ere, ugariak izango dira ViñaRock jaialdian ariko diren Euskal Herriko musika taldeak. Maiatzaren 1, 2, 3 eta 4ean ospatuko da aurtengo jaialdia Villarrobledo (Albacete) herrian, eta lau egunetan zehar 100 talde bano gehiago ariko dira zuzenean. Jaialdiak gune eta eszenatoki ezberdinetan antolatua dago, non musikaz gotzako ukerak sekulakoak diren.

VIÑA ROCK - 2019 - MUSIKA EGITARAUA

biÑa_ona.jpg

SKAKEITAN
Donostiako bandak aurrera darama bere "Galera" diskoa aurkezteko bira. geroz eta emanaldi gehiagotan aritzen dira Euskal herritik kanpora, taldea, geroz eta gorago doan seinale.

BERRITXARRAK
"Ikusi arte biraren barnean bisitatuko du Berri Txarrak taldeak ViñaRock jaialdia. Euskal herriko emanaldietan sarrerak behin eta berriro agortu ondoren, aukera ederra izan daiteke taldea zuzenean ikusteko.

KOMA
Bueltan da Koma taldea. Nafarrak inoiz baino indartsuago itzuli dira eskenatokietara eta itzulera buelta arrakastatsua suertatzen ari da.

ISEO & DODOSOUND
Azken urteetan madrilen bizi badira ere, nafar sustraiak ditu Iseo & DodoSound musika egitasmoak. Musikalki reggae, dub, eta trip hop giroetan sakontzen dute maisuki.

KAOTIKO
Disko berria besapean dator Kaotiko taldea: Aprende Violencia". Betiko punk rock kantu azkar eta azidoekin burutu dute azken eraso hau.

GATILLAZO
La Polla Records taldearen itzulera baino lehen, Gatillazo taldearekin gozatzeko aukera badago oraindik. Betiko klasikoekin batera "Cómo Convertirse en Nada" (Maldito Records, 2016) diskoko kantuak joko dituzte.

RAT ZINGER
Azken urteetan diskorik atera ez badute ere, Rat-Zinger taldea egurra banatzen jarraitzen du agertokietatik zehar. 2009an batu ziren taldea sortuz eta gaur egun oholtza gainean jarraitzen dute, atzean ehun baino kontzertu gehiago utziz.

KULTO KULTIBO
Rap/Reggae giroetan dator Irun (Gipuzkoa) hiriko Kultu Kultibo taldea. Estudioko azken emaitza duten "La esencia" aurkeztuko dute emanaldi honetan.

SOZIEDAD ALKOHOLIKA
1988 urtean sorturiko bandak zer esan asko dutela aldarrikatzen du 30 urte eta gero. "Sistema antisocial" diskoa dute estudioko azkeneko emaitza, eta betiko klasikoak zuzeneko kantu zerrendaren zutabe nagusia.

PAKO ESKORBUTO
ViñaRock jaialdian ariko den beste euskal herriko talde bat Pako Eskorbuto izango da. Eskorbuto taldearen kantu esanguratsuenak izango dira zuzeneko kantu zerrendaren oinarria. "Eskizofrenia Tour 2019" biraren barnean ariko dira emanaldi honetan.

JUANTXO SKALARI
Urtemuga baten barnean dago Juantxo Skalari ere. Musika munduan aspaldi hasi zen, ska giroetan mugilduz. 25 urteko musika bidea bizkar gainean, bere musika bideko kantuekin osatuko du zuzenekoa.

BOCANADA
Berriozar herriko banda ohiko bat da festibaletan. Kaleko rock musika dute oinarri, eta rock and rolla bizitzeko modua. "Libres" (El Dromedario Records" diskoa dute estudioko azken emaitza.

GLAUKOMA
2019an kontzertuak eskaini gabe dabil Glaukoma taldea. "Kalima" diskoa aurkezteko bira amaitua, zuzenean ikusteko aukera gutxi daude egun, beraz, aukera paregabea izan daiteke Tolosako banda zuzenean ikusteko.

LAS SEXPERARES
Azken denboran zer esan asko ematen ari da Las Sexpeares banda. Barakaldotik punk rock giroetan datorren power hirukoa da honakoa, eta musikalki rock Alternatiboa eta post-grunge erritmoetan sakontzen dute.

Info zabalagoa
https://www.vina-rock.com/info/

Komentarioak

Ez dago komentariorik