HUMILITATE U.S.A. TOUR 2011

26 Eka '11 0

TALDEA:
Humilitate
BIRA:
U.S.A. Tour 2011
DATAK:
Ekainak 23 - Abuztuak 20
KONTZERTU KOPURUA:
43..
HIRIAK:
New York,
Chicago,
Austin,
San Diego,
San Francisco, Boston,
Porland,
Boise,
Philadelphia, Washington
Nahasvile
Detroit
...

 

Seguruenik, inoiz, Euskal Herriko musika talde batek egin duen kontzertu bira handienaren aurrean egon gaitezke. Ez dira asko, (azken urte hauetan guztietan geroz eta gehiago agian) atzerrira birak egitera joaten diren musika taldeak. Ohikoa da, furgonetan hartu eta errepidea erretzea Europa aldera. Bide horretan, azken urteetan, ohikoa bilakatu da ere euskal taldeak Japonian aritzea. Eta tarteka, munduko beste herrialde batzuetan ere ikus daiteke euskal taldeen arrastoak: Mexiko, Kuba edo Argentina, kasu. Alta, ez da oso erraza Ameriketako Estatu Batuetatik biran ibiltzea. Ekainaren 23an abiatu zuen HUMILITATE taldeak bi hilabeteetan zehar Ameriketako Estatu Batuetatik zehar emanango dituen kontzertu bira. Guztira, 45 kontzertu inguru hitzartuak dituzte, tartean, New York, Boston, Seattle, Porland, San Francisco....

Datozen bi hilabeteetan Humilitate taldearen egunerokoa irakur dezakezu txoko honetan. Kontzertuen inguruko kronikak, biraren gogoetak, zapaldutako eszenatokiak, errepideko kontuak, bitxikeriak.... denetarik. Ameriketako Estatu Batuetatik zuzenean taldekideen egunerokoa irakur dezakezue gurekin batera! Zorionekoak gu!!!

Egin KLIK irudian JARRAIPEN BEREZIKO BLOGA ikusteko.




 


Komentarioak

Ez dago komentariorik