Urko Menaia, data aldaketa

20 Eka '12 0

Oharra: Emanaldi hau ekainaren 21erako iragarri genuen. Alta, benetako eguna ekainaren 22a da. Barka endredoa.

urkomenaia.jpg

Urko Menaiak kontzertua eskainiko du Zarautzeo Katixa tabernan.

“Menaiaren kantuek ez diote gaur egungo joerari jarraitzen. Haren kantagintzak aintzinako estetika musikala eta sentsibilitate poetikoa bereganatzen ditu lurralde berrietara helduz . Ahots berezi bat, berehala identifikatu den nortasun zeinu bat. Hura entzutean arreta deitzen duen lehen gauza hain zuzen, Menaiaren ahots sarkorra da, sakona eta belarrirako atsegina, eta haren intonazio ederra. Bestetik, Menaiaren kantuek entzulea berehala hunkitzeko gaitasuna dute, darien malenkonia eta tristura dela medio. Idoia Oteizak (pianoa eta sintetizadorea) eta Luis Fernandezek (biolontxeloa) landutako moldaketek tentsioa eta dramatismoa erantsi diete kantuei bere lehen diskoan, entzulearenganako eragina biderkatuz”.

-2010ean Urko Menaiak sormen berriko bere lehen diskoa plazaratu du “Ametsak eta Oroitzapenak” (Gaztelupeko hotsak).

-2011ean, NABO (North American Organizations)-ek gonbidatuta USA eta Canadatik kontzertuen bira burutu du, (Vancouver, Nevada, Denver, New York, Newport).

Info zabalagoa:
http.//www.myspace.com/urkomenaia


Komentarioak

Ez dago komentariorik