GORA IRUÑEA!ko GUNEKO MUSIKA TALDEEN OHARRA

05 Uzt '12 0

Hemen, Gora Iruñea! plataformak antolatutako egitarau herrikoian parte hartu behar zuten musika taldeen prentsa oharra.

GORA IRUÑEA!ko GUNEKO MUSIKA TALDEEN PRENTSA OHARRA

Goian sinatu dugun musika taldeok, Gora Iruñea! plataformari ukatu zaion gunearen gaineko salaketa egin nahi dugu. Gune honetan Iruñea bezalako hiri bateko jai patronaletan gutxitan ikusi ahal izan dugu halako eskaintza musikal anitza eta kalitatezkoa. Gune hau ez onartu izanak salatu nahiko genituzkeen zehaztapen batzuk ditu. Alde batetik, udaletxearentzat kosturik suposatuko ez lukeen egitarau bat da, ehundaka bolondresi esker burutuko zena. Are gehiago esan beharra dugu, kultur arloan murrizketa itzelak jasotzen ari garen garai hauetan, hartutako erabakia guztiz salagarria iruditzen zaigu.

Beste alde batetik, kasu batzuetan horren puntuazio baxua eta beste batzuetan horren altua emateko udalak erabilitako irizpideak zeintzuk izan diren jakin nahiko genuke. Ez dugu inor baino gehiago izan nahi, baina ezta gutxiago ere. Aurkeztutako beste bi enpresek programazioan eta kalitatean puntuazioan bikoitza atera izana, Gora Iruñea!ko kartelean agertzen ginenon aurrean errespetu falta bat iruditzen zaigu, talde hauen guztien lana eta ibilbidea kontuan hartzen bada.

Hau guztia esanda, Gora Iruñea! osatzen duten pertsona eta eragile guztienganako gure elkartasuna adierazi nahi dugu, eta honekin batera jai herrikoien alde lanean jarraitzera animatu nahi ditugu.

Sinatzen dute:
KOMA, ESNE BELTZA, OBRINT PASS, GOVERNORS, BETAGARRI, ZTK RAP, DJ BULL, KEU AGIRRETXEA, ITZIARREN SEMEAK, POTTOKA PUNK, EL TRONO DE JUDAS, SHOHAI & XHELAZZ, WHISKEY MAMA, LENDAKARIS MUERTOS…

Bi egitarauak:

Komentarioak

Ez dago komentariorik