Willis Drummond TakioFest jaialdian

24 Uzt '12 0

http://www.takiofest.com/imagenes/carteldef3.pngAsteburu honetan ospatuko da Takiofest jaialdia Torrelavega hirian, Kantabrian. Musikalki, hardcore eta metal musika izanen dira nagusi, eta kontzertu afitxean, nazio mailako talde esanguratsuak izanen dira: Adolescents, kylesa, Year of No Light, Raien...

Tartean, Willis Drummond lapurtar taldea ariko da. Uztailaren 28an eskainiko dute emanaldia, arratseko bederatziak aldera. Ondoren, gauean, Larrabetzun (bizkaia) izanen dira Berri Txarrak eta Skatu taldeekin batera, Gazte Eguneko ekitaldien barnean.

Info zabalagoa:

 


Komentarioak

Ez dago komentariorik