Kategoria atzerrian
Xabi ta Petti Biran

ESNE BELTZA GALIZAN
Esne Beltza taldeak Galiza aldera irteera eginen du asteburu honetan. Vilaxoan de Arousan egiten den Festival Revenidasen joko du taldeak, The Skatalites, Los Mighty Calacas edota Dios ke Te Crew taldeekin batera.
Gainera, taldeak webgune berria estrenatu berri du. Txukuna, dotorea eta interesgarria.
HIL AIARI European Tour

Enkarterrietako Hil Aiari taldeak Europa zaharretik zehar bira burutuko du datozen egunetan. Euskal Herrian abaituko dute bira, ondoren, Frantzia, Alemania eta Herbehereak bisitatzeko. Guztira, hamar emanaldi izanen dira taldeak bira honetan eskainiko dituenak.
Betagarri, Alikante eta Tarragonan
Euskal Herriko talde ugari ariko dira zuzenean Aupa Lumbreiras musika jaialdian. Gatillazo, Lendakaris Muertos, S.A., Barricada, MCD, Leize... eta baita Betagarri, ere.
Betagarri taldea Villena (Alikante) eta Montblanc (Tarragona) hirietan ariko da zuzenean asteburu honetan. Lehen emanaldia Aupa Lumbreiras jaialdi ezagunean burutuko dute, eta bigarrena Acampada Jove