Kategoria atzerrian

Willis Drummond TakioFest jaialdian

24 Uzt '12 0

http://www.takiofest.com/imagenes/carteldef3.pngAsteburu honetan ospatuko da Takiofest jaialdia Torrelavega hirian, Kantabrian. Musikalki, hardcore eta metal musika izanen dira nagusi, eta kontzertu afitxean, nazio mailako talde esanguratsuak izanen dira: Adolescents, kylesa, Year of No Light, Raien...

Tartean, Willis Drummond lapurtar taldea ariko da. Uztailaren 28an eskainiko dute emanaldia, arratseko bederatziak

Xabi ta Petti Biran

23 Uzt '12 0

Xabi Ta Petti musikariek kontzertu bira abiatuko dute laster. Guztira hamar kontzertu eskainiko dituzte euskal herritik kanpora, bidean, Benidorm, Castellon, Oliva edota Bartzelonaraino eramango dutelarik euren musika. Uztailaren 26ean abiatuko dute bira Benidorm hirian, eta abuztuaren 4a bitartean luzatuko da.

Emanaldi hauetan Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean kaleratu zuten diskoaren kantuak izanen dira nagusi.

Info zabalagoa:

ESNE BELTZA GALIZAN

18 Uzt '12 0

Esne Beltza taldeak Galiza aldera irteera eginen du asteburu honetan. Vilaxoan de Arousan egiten den Festival Revenidasen joko du taldeak, The Skatalites, Los Mighty Calacas edota Dios ke Te Crew taldeekin batera.

Gainera, taldeak webgune berria estrenatu berri du. Txukuna, dotorea eta interesgarria.

Esne Beltza Biran:
- 21.07.12 @ Festival REVENIDAS, Galizia.
- 24.07.12 @ ZORNOTZA.

HIL AIARI European Tour

16 Uzt '12 0

Enkarterrietako Hil Aiari taldeak Europa zaharretik zehar bira burutuko du datozen egunetan. Euskal Herrian abaituko dute bira, ondoren, Frantzia, Alemania eta Herbehereak bisitatzeko. Guztira, hamar emanaldi izanen dira taldeak bira honetan eskainiko dituenak.

Bira
19 Santurtzi (Euskal Herria)
20 Zaramillo (Euskal Herria)
21 Baiona (Euskal Herria)
22 Pau (frantzia)