Kategoria azken-ordukoak
'Nafarroa Bizirik' zozketaren emaitzak
Egin dugu "500 urte eta gero Nafarroa Bizirik" lelopean ospatuko den jaialdiaren sarreren zozketa. Su Ta Gar, Vendetta, Goienetxe Anaiak eta Barricada zuzenean eta muxutruk ikusteko aukera izanen dute honako sei lagun hauek.
1.- Izaskun Anduaga Echeverria
2.- Ane Arruti
3.- Maialen etxeberria
4.- Xabi Martinez
5.- Aingeru Alonso
6.- Idoia Tolosa
Zorionak eta
Ekainak 15: Anni B Sweet, bertan behera
Anni B Sweet eta Joe La Reina taldeek Intxaurrondoko Kultur Etxean Ekainaren 15ean eskaini beharreko kontzertua bertan behera geratu da Anni B Sweet-en afonia bat medio.
Info zabalagoa donostia kulturaren webgunean topatuko duzue.
Azken Orduko albisteak
Azken egunotan jaso ditugun zenbait albiste doaz hemen.
- Otsailaren 11ean TRUMBO taldeak Iruñeako INFERNU tabernan eskaini beharreko emanaldia BERTAN BEHERA geratu da: http://trumbo-taldea.blogspot.com/
- Otsailaren 17an, BERRI TXARRAK taldeak Tolosako Bonberenean eskaini beharreko emanaldiarako sarrerak amaitu dira. SOLD OUT! Gehiago irakurri
bertan behera
Azken egunetan Euskal Herrian izandako elurteak hainbat kontzertu bertan behera uzti ditu. Beste arrazoeingatik ere zenbait kontzertu erori dira. Hemen, guri iritsi zaizkigun informazioa. Agian, gehiago izanen dira, beraz, kontzertu batera abiatu aurretik kontrastatu informazioa.