Kategoria azken-ordukoak

Skakeitan Valenciako Festivern joko du

28 Abe '15 0
no img

Donostiako Skakeitan taldeak 2015 urte oparoa borobiltzeko, Valenciako Festivern festibalean emango dio amaiera urteari. Abenduak 29, 30 eta 31ean ospatuko da festibala, Donostiarrek 30ean igoko dira oholtzara.

Abenduak 30 asteazkena

Skakeitan + Riot Propaganda + Oques grasses + Mai mai + Smoking souls + Égalité + King kong boy + Karraskal + Assakes

Festivern
http://festivern.com/

If Renaud Was a Punk taldea Bretanian biran

28 Abe '15 0
no img

If Renaud Was A Punk taldeak, biratxo bat eginen du Bretainan, urtarrilaren 14, 15 eta 16an. Guztira hiru izanen dira taldeak eskainiko dituen emanaldiak, Nantes, Rennes eta Brest hirietan ariko dira.

If Renaud Was A Punk sarean

https://www.facebook.com/If-Renaud-Was-A-Punk-176790992357297

Entzun taldea bandcamp gunean
https://ifrenaudwasapunk.bandcamp.com/album/2-me-salve

Killerkume bikoa Europara doa

24 Abe '15 0
12366143_1148292161865636_2755796802979017366_o.jpg
Killerkume bikoa Europara doa kontzertu biran! Abenduaren 24an abiatuko dute bira Italiako Fasano herrian, eta Urtarrilaren 9an amaituko dute Frantziko Pau hirian. Guztira, 12 kontzertu eskainiko dituzte!

Killerkume

Killerkume, kitarra-bateria bikotea, free-noise-rock experimental eta mamitsua egiten eta euren lehen LPa aurkezten, "Trautzer Blaster" izenekoa, zuzenean eta

The Fleshtones bira BERTAN BEHERA

21 Urr '15 0
The Fleshtones taldeak gurean eskaini beharreko kontzertu bira BERTAN BEHERA geratu da. Bilbo, Iruñea eta Gasteizen aritu behar ziren, baina taldekide bat gaixo dagoenez, bira erori da.