Kategoria gure-informazioa

JAIALDI AKUSTIKOA

11 Mai '11 0
Dena martxan dugu igandean ospatuko dugun jaialdi akustikorako! Bide horretan, zenbait elkarrizketa eta egunkari erreportai egin dizkigute azken aste honetan. Emanaldi errepikaezina izango den, non aurrez adierazitako musika guztiez gain, lankidetza eta kolaborazio bereziak izango dira. Honatx sarrerak eskuratzeko bidea eta Bide Okerretik Zuzen irratsaioak eginiko saio berezia.



ARGAZKI ERAKUSKETA KARRIKA TABERNAN

02 Abe '10 0

Saioa Cabañas, “Gauilunak” bizkaitarrak bere rock argazkiak erakutsiko ditu Karrika tabernan Abenduak 2tik 23ra bitartean. Euskal Herri osoan zehar bueltaka azken urteetan euskal rock, pop eta punkak eman dituen argazkirik bizienetarikoak bildu ditu neska honek, eta Karrika tabernarako erakusketa moldatu du. Musikazale orok galdu behar ez lukeena.

Inaugurazioa

MusikaZuzenean Beta bertsioan.

06 Urr '10 0

Ongi etorri Musikazuzenean.com webgunera.

Lehen egun hauetan Beta egoeran egongo gara, hau da, zerbitzu guztiak ez dira prest egongo eta datozen egunetan joango gara webgunea guztiz osatzen.

Oraingoz, zuen esku dituzue atari berri honen atal nagusiak, agenda, harpide erregistroa, komentarioak, galeriak, kronika eta blogak besteak beste. Ez da gutxi!

Prest egongo dira aurki ere, zozketa gunea, gomendioak eta beste aukera ugari.

Osasunez urratu