D-Pintxos

2009ko otsailean sortu zen Legazpin, Gipuzkoan. Zazpi kidek osatzen genuen taldea orduan. Euskal talde rockeroen bertsiok egiten hasi ginen, baina tronpeta eta tronboiaren laguntzaz gure ukitu pertsonala ematen.

2012ko ekainean Mutrikuko AME estudioetan sartu ginen, Axular Arizmendi teknikaria gidari hartuta lehen lana grabatzeko. ZAZPIAK BAT izena jarri genion gure lehen lan horri. Kolaboratzaile gisa, Asier Iriondo eta Ibon Sotil Legazpiko bertsolariak izan genituen letrak egiterako garaian eta Axular Arizmendi teknikariak (NAHIXAN taldeko abeslaria) ZURI kantuan parte hartu zuen.

2013ko irailean aldaketak egon ziren taldean eta era berean bigaren diskoa prestatzen hasi ginen. Legazpiko GURE ESKU DAGO taldetik ere ekimen honetarako kanta egitea proposatu ziguten eta Asier Iriondoren bertsoa erabiliz, abestia osatu eta grabatu genuen. Hainbat herritarrekin batera bideoklipa ere grabatu genuen.

2014ko ekaina eta uztaila bitartean grabatu dugu bigarren diskoa, beste behin, Mutrikuko AME estudioetan. AHOTSAK jarri diogu izena bigarren disko honi. 11 abestiz osatua dago, 10 berriak izango dira eta Legazpiko GURE ESKU DAGOko kanta ere sartuko dugu. Abesti guztiak gureak diren arren, herritar askoren kolaborazioak izan ditugu disko honetarako eta alor ezberdinetako jendeak egindako testuez baliatu gara letrak egiterako garaian.

Taldekideak
Txotxe: Ahotsa
Joseba: Gitarra
Azpe: Gitarra
Oier: Baxua
Mikele: Tronpeta
Asier: Tronboia
Zabala: Saxo Tenorea
BeƱat: Bateria
Diskografia

Ahotsak

2014
Auto-Ekoizpena

Zazpiak bat

2012
Auto-Ekoizpena
Harremanak


E-MAILA
dpintxos@dpintxostaldea.com

TELEFONOAK
Azpe: 630823983
Zabala: 618211854

WEBGUNE OFIZIALA

http://www.dpintxostaldea.com
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Audioa
    AHOTSAK (2014) DESKARGATU

    ZAZPIAK BAT (2012) DESKARGATU
  • ALTZAROCK (2014-11-29)
    galeria ikusi
  • Bideoak
    D-PINTXOS Kale Zaharrean

    D-PINTXOS Gure Esku Dago

    D-PINTXOS Ederra Mundua

    D-PINTXOS Zazpiak Bat

  • LEGAZPI (2013-09-14)
    galeria ikusi