Hiri Asko Bere Baitan

01
Mar
19:00
Elgoibar, Gipuzkoa
Kultur Etxeko Sotoan
Sarrera: 3 euro

hiri-asko-bere-baitan16436989861424770652.jpg
Datozen asteetan Hiri Asko Bere Baitan ikuskizuna taularatuko da herri ezberdinetan.  Martxoaren lehen egunean Elgoibarren izanen da hitzordua, Kultur Etxeko Sotoan.

Hiri Asko Bere Baitan
"Hiri honek hiri asko ditu bere baitan ezkutuan, seguruenik ez zaizkigu begi-bistakoak irudituko, sumatu ere ez ditugu egingo, baina bertan daude" hitzek ematen diote hasiera argazkigintza, literatura eta musika uztartzen duen ikus-entzunezko emanaldi honi. Ikuskizunaren oinarria, Aitor Gómez, Asier Olabarrieta eta Unai Villenak Bilboko barrutietan barrena egindako sorkuntza prozesuak emandako 8 argazki-testu-musika obra dira. Obra hauek aurretik, blogean, argazki-erakusketa batean eta diska-liburuxka formatuan eman dituzte ezagutzera.

Oraingo honetan, zuzeneko emanaldia prestatu du Asierrek, hainbat lagun musikari, abeslari eta aktoreren laguntzarekin (Kepa Errasti, Andoni Alonso, Aitzol Mujika); ikusleei unibertso bisual, literario eta soinudun berezian barrena bidaiatzeko aukera eskainiko dien ikuskizuna.

Hiri Asko Bere Baitan
http://hiriaskoberebaitan.com/

Hiri Asko Bere Baitan Facebook sarean
https://www.facebook.com/hiriaskoberebaitan

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak