Revolta Permanent + Tania de Sousa

21
Mar
20:00
Donostia, Gipuzkoa
Doka aretoa
Sarrera: Zehazteko

taniaband_copy2_copy2.jpg
Revolta Permanent eta Tania de Sousa zuzenean ariko dira Doka Antzokian.

Tania de Sousa
Zuloak taldeko kantaria izateagatik egin zen ezagun Tania de Sousa abeslaria. Aurretik, Las Putass de Mistol taldean jardun zuen, bai eta The Dispositives bandan. Orain, bakarkako diskoa dakar besapean, udara honetan Tolosako Bonbenenean Karlos Osinaga 'Txap' soinu teknikariaren agindupean grabaturiko diskoa. Lana 2014ko irailean ikusi du argia, 'Tania Tank' izenepean.

Diskoa grabatu eta zuzenean aurkezteko, banda osatu du Tania De Sousak. Ander Del Sol (Kasernarat), Maitane Alonso (The Dispositives) eta Fermin Bouza (Correos) osatuzen dute laukoa. Musikalki, pop rock giroetara bideratzen da musika egitasmo berri hau.

Revolta Permanent
Iker Villa eta Iker Aginaga musikariek 2009an abian jarritako egitasmoa da Revolta Permanet. Azken urteetan lozorroan izan da da taldea, bi musikariak Herri Oihua taldean aritu direlarik burubelarri. Orain, taldea berpiztu eta kide berriekin disko berria gauzatu dute. Musikalki, aurretik egindako saikeran sakontzen dute, Hip Hopa, Rapa eta Elektronica uztartuz.

Taldea
Iker Villa (ahotsa)
Iker Aginaga (ahotsa)
Aitor Abio (teklatuak, programazioak…)
Mikel Becerra (Gitarra)

Datozen aste eta hilabeteetan ugariak izango dira taldeak eskainiko dituen emanaldiak.

Revolta Permanent

https://www.facebook.com/revolta.permanent

Tania de Sousa

http://www.taniadesousa.com/

Doka
http://www.donostiakokafeantzokia.com

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian