Herri Bihurtu Zaidan Deserrian

06
Eka
19.00
Hendaia, Lapurdi
Antoine D`Abbadie aretoan
Sarrera: Aurrez 8 Euro. Bertan 10 Euro.

cfeudowwaaaxu4j_large.jpg
Herri Bihurtu Zaidan Deserrian emankizunaren estreinaldia Hendaian izango da, Ekainaren 6an, Sokoburuko Antoine D’Abbadie aretoan, arratsaldeko 19:00ean.

Herri Bihurtu Zaidan Deserrian
«Herri bihurtu zaidan deserrian» olerki eta kantu emanaldi bat da, errezitatutako poema eta kantu akustikoen bilduma bat; haien bidez, etxea atzean utzita toki ezezagun batean bizitzen jarraitzen duenaren istorioa kontatzen da. Bidai baten kontakizuna da hau, erbesteratuaren min intimoenak, hausturak, zalantzak, hutsuneak eta pozak islatzeko saiakera bat.

Askoren historia izan daiteke honakoa, nahiz eta partikularki Jon Garmendiak idatzitako poemak izan, bere egiazko historiaren kontakizun gisa. 10 urtetan idatzitako poemak dakartza argitara, berak, bidaia horretan bezala aurretik idatzitako kantuekin emanaldia osatuz, eta guztia Xabi Solano musikariak gidatutako taldearen eskutik.

Partaideak

Jon Garmendia: Idazlea.
20 urtetik gora daramatza musika munduan, abestiak idazten, Etzakit taldearekin hasita Esne Beltzaren hitzak idazteraino ehundik gora abestik osatzen dute bere ibilbidea, ezagunak batzuk, intimoagoak bestetzuk, musika talde askori luzatu dizkio bere sorkuntzak. Lehen aldia da atzeko lerrotik aurrekora iragaten dena, poemak errezitatzen jardungo baita. Egun kazetari gisa dihardu.

Xabi Solano: Musikaria.
Esne Beltza taldeko ahots nagusia da, kantuen egilea, trikitilaria. 1994an osatu zuen Etzakit musika taldea, eta geroztik proiektu desberdinetan ari izan da, ezagunak egin diren musika taldeen gidaritzan, nagusiki, Fermin Muguruzaren ondoan. Musika irakaslea da.

Keu Agirretxea: Musikaria.
Sentikortasunez betea, estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da. Uek, Governors, Fjord, Psychophony edo Etsaiak taldeetako kidea izan da besteak beste.

Ortzi Oihartzabal: Biolina.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lehen biolina da 2001 geroztik. Jean Michel Denisekin eman zituen 10 urte biolina ikasten eta ondotik Bordeauxko kontserbatorioan, Londreseko Royal Academy of Music-ek hautatu zuen, eta han amaitu zituen ikasketak.

Xabi Azkarate: Perkusionista.
Zumaiko musika eskolako irakaslea, musika talde askorentzat aritzen da oinarriak lantzen, bere perkusio tresna anitzekin estilo desberdinetan jotzen duen musikaria da. Etengabeko esperimentazioa du ardatz.

Eider Eibar: Ilustratzailea.
Arte Ederrak eta animazioa ikasi zuen eta gaur egun ilustratzaile modura ari da lanean. Castillo Suarez, Toti Martinez de Lezea, Xabier Mendiguren, Miren Agur Meabe bezalako idazleek bere ilustrazioak erabili dituzte ipuinak lagunduta irudimena hegan eta dantzan jartzeko.

Soinu teknikaria Paxkal Etxepare hazpandarra izanen da, eta Argi teknikaria Jon Mentxaka.

Bideoak




Herri Bihurtu Zaidan Deserrian facebook sarean
https://www.facebook.com/profile.php?id=100009769620855

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak