Anestesia + Voltaia + Horn of the Rhino

26
Abu
22:30
Bilbo, Bizkaia
Txosnagunea, Algara konpartsa
Doako emanaldia, jaiak

anestesia2015_copy3.jpg
Aurtengo Bilboko Aste Nagusian, Txosnagunearen egitarau barruan Algara konpartsaren txosnan doinu gogorrak izango dira nagusi abuztuaren 26 gabean. Anestesia, Voltaia eta Horn of the Rhino ariko dira zuzenean.

Voltaia
2014ean, ioi, neutroi eta elektroien eztandaren ondorioz,Voltaia jaio da Zumaian, Itaka eta Got Ham musika taldeen errautsetatik. Bertako kideek Izurrite bat balitz bezala zabaltzen dute euren samina eta iraina,erritmo indartsu eta elektrikoak jorratzen dituztelarik.Unai Eizagirre (Baxua eta Ahotsa), Jon Duran (Bateria), Ion Brakamonte (Gitarra). Honen emaitza entzun dezakezue beraien lehen diskoan.

Anestesia

Anestesia taldea itzuli da. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea. 26 urteko ibilbidearen ostean eta estudioko azken lanetik 9 urte igarota, “Zirkulutik espiralera” da taldearen azken diskoaren izena.13 abestiz osatutakoa, Zarauzko Fidelenea estudioan grabatu dute. 
Aurkezpen gutxi behar ditu estudioko 9 lan kaleratu dituen talde mitikoak: 2 maketa (”Anestesia cerebral” eta “Moralidad”), iraupen ertaineko bat (“Toki berean”) eta bost LP/CD: “Gorrotoaren ahotsa” 1993an, “Erantzun” 1995ean, “Gu” 1997an, “Ultrakomunikatzen” 2000. urtean eta Bonberenea Ekintzakekin kaleratutako aurreneko lana, “Terapia”, 2006an.

Horn Of The Rhino
Azken boladan zer esan handia ematen ari da Horn Of The Rhino taldea. Bilboko musikari arituez osatua, musikalki mutureko metala lantzen dute, doom,death metala, stonerra edota hard rocka bezalako erritmoak nahasiz proposamen basati eta interesgarri batean.

Algara
http://www.algara.org/

Horn Of The Rhino
https://www.facebook.com/pages/HORN-OF-THE-RHINO/111074398936133

Anestesia
http://musikazuzenean.com/anestesia

Voltaia
http://www.voltaia.bandcamp.com

Voltaia Musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/voltaia

ASTE NAGUSIKO KONTZERTUEN ZERRENDA OSOA
aste_goiburu.jpg
Webgune berezia: Txosnagunea, programa ofiziala, aretoak...

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon