Brighton 64 + Lie Detectors

29
Abu
21:00
Bilbo, Bizkaia
Satelite T aretoa
Sarrera: Aurrez 10 Euro. Bertan 13 Euro.

brighton_64.jpg
Satelite T aretoak egitarau propioa prestatu du Bilboko Aste Nagusirako. Abuztuaren 29an Brighton 64 (argazkian) eta Lie Detectors ariko dira zuzenean.

Brighton 64
Bartzelonako mod talde mitikoa da Brighton 64. 80. hamarkadaren haseran osatu zen taldea, eta aldaketa (tartean izen aldaketa ere) ugari jasan arren tinko eutsi diote egun taldeari. Atzera begira egon gabe, taldeak bi disko kaleratu ditu azken hiru urte hauetan guztietan, azkena, labetik atera berri duten "Modernista" lana, BCore diskoetxearen babesean.

Lie Detectors
Urkok, Txikik, Enekok eta Txemak sortu zuten banda hau Donostian. 2014an hasi ziren entseatzen, eta elkarrekin denbora luzerik  ez badaramate ere, beste talde batzuetan eskarmentu handia dute: Dirty Pink Ladies, Nuevo Catecismo Católico, Muturbeltz, Fiebre de Vivir, Teen Dogs edo Plan B. Musika egiteko gogoak zein zuzeneko rock and rollarenganako grinak lotzen dituzte. Euren abestiak rock and roll, garaje, psicodelia eta punk rockarenganako pasiotik sortzen dira. Ondo pasatu nahi dute eurek eta ondo pasarazi nahi diete ikustera datozkienei ere.

Satélite T
Ribera de Botica Vieja 3
Bilbao

Emanaldien berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/297245787066365/

Stelite T aretoa

http://www.facebook.com/SateliteT

Lie Detectors
https://www.facebook.com/liedetectorstute?ref=ts&fref=ts

Brighton 64
http://brighton64.tumblr.com/

ASTE NAGUSIKO KONTZERTUEN ZERRENDA OSOA
aste_goiburu.jpg
Webgune berezia: Txosnagunea, programa ofiziala, aretoak...

Egitaraua
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon