EHZ FESTIBALA: Nneka + Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra + Kadavar + Willis Drummond + Franky goes to Pointe a Pitre + Niña Coyote eta Chico Tornado + El_Txef_A + Lumi

02
Uzt
16.00
Lekorne, Lapurdi
EHZ Festibala
Sarrerak:
Aurrez 25 Euro
Bertan 30 Euro
Hiru egunetako bonoa 50 euro

12697483_10153782744751236_2129070538877672322_o_copy2.jpg
Uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da aurtengo EHZ Festibala. Azken edizioetan bezala, Lekorneko Garro gazteluaren zelaiak izanen dira eszenatoki ezberdinak jartzeko leku, eta aurtengorako ere, musika talde interesgarriak ikusteko aukera izanen da, afitx koloretsu eta anitza osatutuz.

MUSIKA TALDEAK ETA EGUNAK

Musika Egitraua egunez egun
ehz_222.jpg   
Uztailak 01 Ostirala
  • Crystal Fighters
  • Mammut
  • Belako
  • Alo Wala
  • Clap Clap
  • Kaviar Special
  • 2Zio
  • Bilaka
  • Libre si on veut
  • Polekeleke


Uztailak 02 Larunbata
  • Nneka
  • Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra
  • Kadavar
  • Willis Drummond
  • Franky goes to Pointe a Pitre
  • Niña Coyote eta Chico Tornado
  • El_Txef_A
    Lumi


Uztailak 03 Igandea
  • The Rumjacks
  • La Yegros
  • Gozategi
  • Kukai
  • Eskean Kristö
  • McOnak
  • King Size
  • Zikiroa
  • Kakikomokeke

SARRERAK

Ostirala
Aurrez 25 Euro
Bertan 30 Euro

Larunbata
Aurrez 25 Euro
Bertan 30 Euro

Igandea
Aurrez 10 Euro
Bertan 12 Euro

3 Egunetako Bonoa
50 Euro

Nneka

Hip hop eta soul estiloetan kantatzen duen germano nigeriar jatorriko artista da Nneka. Bere hitzek bere historia  eta  Nigeriako  historia  kontatzen  dituzte, baita  Europan  pasatako  garaiak  ere.  Kapitalismoa, pobrezia edo gerla bezalako gaiak aipatzen ditu, mezu indartsuak zabalduz.


Fermin Muguruza  New  Orleans
Katrina  urakana  pasa  eta  10  urtera,  Fermin Muguruza  New  Orleans-eko  musikariekin  elkartu da. Hortik, dokumental baten (Nola?) eta 10 kanturen grabaketaren  proiektua  sortzen  da.  4  kontzertu baizik ez ditu emanen Euskal Herrian eta festibalean ikusteko  xantza  izanen  dugu.  Aspaldiko  laguna  da Fermin, atsegin handiz ikusiko duguna EHZn.


Kadavar  
2010ean Berlinen taldea osatu ondotik, hiru alemanak BlackSabbath moduko  rock  stoner  psikodeliko retroaren  buru  gisa  agertu  dira.  Lupus-ek,  Dragon-ek eta Tiger-ek, bizareta ileak airean, harkaitzak bezain riff pisuak eskaintzen dituzte. Uda honetarako  iragarri  dute  beren  lan  berria  Nuclear Blast-en.


Willis  Drummond
Willis  Drummond  taula  gainera  itzuliko  da EHZn eta udan zehar arras kontzertu guti emanen dituzte.  Willis  Drummond  unibertsoa  abiadura
handiko  kosmos  bat  da,  “Amorrua  gora  botatzen” duen mundu bat. Unibertso horren barruan “A ala B” mandatu bat da, abisu bat, zuzena eta freskoa izatea axola  ez  zaion  mezu  bat.  Motörhead  edo  TAD  edo hasierako Jesus Lizard talde berezietako klasizismoa mantentzen badaki, baita 90 hamarkadaren egituren joera eta Pearl Jamen zaporea.


Niña  Coyote  eta  Chico  Tornado
Niña  Coyote  eta  Chico  Tornado  Ursula  Strong (Bateria)  eta  Koldo  Soret  (Gitarra  eta  ahotsa) donostiarrek  osatzen  dute.  Bi  musikari  eta  bi instrumentu izanik banda soinua lortzen dute euren zuzenekoetan  Primavera  Sound  edo  Azkena  Rock bezalako  nazioarteko  festibaletan  jotzera  eraman dituena.


El_Txef_A
El_Txef_A-k musika berezi eta konplexua aurkezten du.  Plazer  hutsaz  gain,  bere  helburua,  pertsonak arraroa artista hau Europa edo Amerikan zehar jotzen ikustea. Gaztea izan arren, mundu osoko goi mailako klub ainitzetan inposatu da.


Lumi
Elektropop bikotea 2014an sortu zen. Nahia Zubeldia (ahotsean  eta  gitarra  elektrikoan)  eta  Matthys (makinetan)  ditu  kide,  eta  urruneko  ertzetara eramaten  gaituzte.  Bikote  horretan,  elkarri  kontra egin baino, makinen modernotasunak eta euskarazko hitzek bat egiten dute.


Franky goes to Pointe a Pitre
Palmondo puzgarri edo kolore saminetako atorrekin iluragarri  baten  bidez,  Chicago,  Bamako  eta Antilletako musiken arteko zubiak eraikitzen lortzen dute.

EHZ Festibala
http://www.ehz-festibala.eu/eu/

Sarrerak on line salgai:
http://ehzsarrerak.akting.eu/sarrerak/sarreren_salmenta_orria

EHZ 2016 - Kokagunea
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago



Emanaldi gehiago Lekorneko EHZ Festibalan