Betunizer

06
Eka
20:00
Bera, Nafarroa
Kataku ostatua
Doako emanaldia

12313672_10156242271675573_9035146236490449209_n.jpg
Berako Kataku ostatua ospakizunetan da egunotan. 10 urte bete dituelaren aitzakiaz, ospakizun astea antolatu dute, non, antzerkia, zinema, liburu aurkezpena, eta nola ez, zuzeneko musika izanen den. Ekainaren 6 arratsean Betunizer taldea ariko da zuzenean.

Betunizer
Valentziatik dator lurrazalean zeresan handia ematen dabilen hirukote bizi-bizi hau. Curriculum luzea duten hiru lagun hauek Betunizer taldea sortu zuten eta dagoeneko hirugarren diskoa, 'Gran Veta' izenekoa (B-Core), dakarte beso azpian. Post-hardcorearen oinarrizko patroiak -hau da Fugazi- zizelkatuta dituzte aspalditik, baina hortik harago funkyarekin eta beste doinu batzuekin ere ausartzen dira, beti ere urgentzia, oldarkeria, barnera sartzen diren erritmo astunak eta erritmo bizi-bizia erakutsiz; ausartzen denari dantza egiten saiatzeko gonbidapena luzatuz.

Betunizer
http://betunizer.bandcamp.com/

Kataku
http://katakuostatua.blogspot.com.es/

Kataku ostatuaren ospakizun astea

no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak