Fermin Muguruza New Orleans Basque Orkestra

01
Uzt
22:00
Bilbo, Bizkaia
Kafe Antzokia
Sarrera: 15 euro

13428617_10153471915846249_7982013666694072512_n_copy2.jpg
Fermin Muguruza New Orleans Basque Orkestrak iragarri ditu eskainiko dituen kontzertuen zerrenda! Azkenean, sei izanen dira taldeak eskainiko dituen boloak, eta bide horretan Euskal Herrirako hiru data hitzartu dituzte.

Fermin Muguruza New Orleans Basque Orkestra
Iaz bete ziren 30 urte Kortatuk bere lehen diskoa argitaratu zuenetik, eta urteurrenaren aitzakian Fermin Muguruza New Orleansera abiatu zen, bertako musikaren xarmak erakarrita eta jakitun zelako Katrinaren tragediatik hamar urtera hiria errebeldiaren eta komunitate-senaren eredu bihurtua zela. Eta hura guztia jasotzeko, “NOLA?” film dokumentala egitea erabaki zuen, eta beraren soinu-banda “Irun meets New Orleans” diskoan biltzea. Muguruzak bere ibilbide musikal anitzeko kanta adierazgarriak aukeratu zituen bildumarako: Kortatu-ren kanta bi, beste bi Negu Gorriak-enak, bakarlari aroko pare bat, azken urteetan sortu eta oraindik argitara gabeko beste bi, eta Louisianako Estatuko hiri nagusiko klasiko bi.

Lana argitaratu ondoren, Bartzelonako Arts Santa Monica Kulturguneak gonbidapena luzatu zion Fermin Muguruzari "Black Is Beltza" erakusketa bertan izateko eta honekin batera, beste hainbat ekimenen artean diskoaren grabazioan parte hartu zuten musikari neworleanstarretako batzuk ere ekarriko ditu gonbidatuta, bere ohiko musikariekin batera New Orleans Basque Orkestra eratzeko.

Hala ba, 12 musikarik osatutako orkestra honek bost kontzertu emango ditu, non Muguruzaren “NOLA? Irun meets New Orleans” azken laneko kantuez gain, bidegabekeriaren eta pentsamenduaren zentsuraren aurka, herrien askatasunaren alde eta bizitza ospatzen gogotik diharduen ideien kontrabandista honen beste hainbat ereserki joko baitituzte.

Bildu hadi heu ere Muguruza Marching Bandaren bigarren lerrora! Hartu parte Fermin Muguruza New Orleans Basque Orkestraren kontzertu historikoetan!

Era berean, Fermin Muguruza lagunduko duten musikarien izenak ere jakitera eman dute!

FERMIN MUGURUZA NEW ORLEANS BASQUE ORKESTRA BIRA
Ekainak 30  Osteguna - GETAFE - Cultura Inquieta 2016
Uztailak 01 Ostirala - BILBO - Kafe Antzokia
Uztailak 02 Larunbata - LEKORNE MENDIONDE - EHZ Festibala
Uztailak 08 Ostirala - BENLLOCH - Feslloch Festival
Uztailak 06  asteazkena - IRUÑEA - Foruen Plaza DATA BERRIA.
Uztailak 09 Larunbata  - BARTZELONA - Cruïlla 2016

FERMIN MUGURUZA NEW ORLEANS BASQUE ORKESTRA
Zuzeneko banda!

Fermin Muguruza: Ahotsa
Chrishira Perrier: Ahotsak
Jonathan Freilich: Gitarra
Paul Thibodeaux: Bateria
Ashlin Parker: Tronpeta
Robert Walker: Tronboia
 Devon Taylor: Tuba
Victor Navarrete: Baxua
Mikel Azpiroz: Teklatuak
Gerard Casajus: Perkusioa
Igor Ruiz Fino: Saxoa
Aritz Lonbide Lonbi: Tronpeta

Fermin Muguruza
http://www.muguruzafm.eus/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak