Estricalla + Roto

05
Abu
21:30
Gasteiz, Araba
Txosnagunea - Gazte Karpa
Doako emanaldia, jaiak

estricalla20161.jpg
Txosnagunean antolatu diren kontzertuez gain, Gazte Karpak bere egitarau propioa aurkeztu du Gasteizko jaietarako. Dagoeneko bost urte dira Gazte Karpan egitarau propioa antolatzen dute bere txosnan, eta aurtengoan "Bizi Oraina Sentitu Taupada" izanen dute leloa. Txosnaguneko kontzertu nagusien aurretik (21:30), eta ondoren (03:30), burutuko dira honako emanaldiak.

Estricalla
Estricalla taldeak bira txikia burutuko du berriki kaleratu duen "Dramatik-​Thlon" diskoa aurkezteko. Bost kontzertu izanen dira soilik, eta denbora batean ez dira oholtza gainean ariko berriz. Beraz, aukera ederra Estricalla taldea zuzenean ikusteko.

"Dramatik-​Thlon" diskoa zarauzko fidelenea estudioetan grabatua izan da Mikel Kazalis (Anestesia...) aritu delarik soinu teknikari bezala. Taldeak sorturiko hamaika kantu berri batzen dira disko berri honetan, non kolaboratzaileen artean, Aitor Abio, Angela Davis, Miren Aranguren edota Bullet Lavolta taldeko Yukki Gipe topatu ahal dira. Diskoa CD formatuan atera da oraingoz, eta laster ikusiko du argia binilo formatuko lanak.

GAZTE KARPA - MUSIKA EGITARAUA

ABUZTUAK 4 OSTEGUNA
03:30 Muchachos Afrobeat Band

ABUZTUAK 5 OSTIRALA
21:30 Roto + Estricalla
03:00 Naken Selektor

ABUZTUAK 6 LARUNBATA
21:30 Hitzez Huts + Sarkor
03:00 Punkaraokea

ABUZTUAK 7 IGANDEA
21:30 La Omega + 2zio
03:00 DJ Tortola
ABUZTUAK 8 ASTELEHENA
21:30 Azken Aukera + Nekez
03:00 Silas

ABUZTUAK 9 ASTEARTEA
18:00 MUSIK GERRILLA MARATOIA
- Zela
- Orbanak
- Defezit
- Koketean Kosk
- The Gratix
03:40 Zunba
Gazte Karpa
https://www.facebook.com/GazteKarpaGasteiz/

Estricalla musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/estricalla

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Gasteizen