Piztiak + Keu Agirretxea

22
Urr
23:00
Mutriku, Gipuzkoa
Gaztetxea
Sarrera zehazteko

piztiak2015_copy3_copy2_copy2_copy2.jpg
Piztiak eta Keu Agirretxea zuzenean ariko dira urriaren 20an Mutrikuko gaztetxean. Bi taldeak diskoak aurkeztuko dituzte.

Keu Agirretxea
“Nomadak eta Kofrea” izena darama Keu Agirretxe musikariaren disko berriak. Diskoa patxadaz landua izan da 2015 eta 2016 bitartean, eta Madrilen eta Euskal Herrian grabatua eta nahastua izan da.  Bateriak, baxuak eta gitarra akustikoak Calambresen estudioan grabatu dira, Madrilen. Gitarra elektrikoak, ahotsak eta nahasketak, berriz, Usurbilgo Higain estudioan egin dira Haritz Harreguyren eskutik. Diskoa Mauka musikagintzaren babesean ikusi du argia.

Piztiak
 U izena darama Piztiak taldearen disko berriak. Taldeak berak sorturiko Buztenbaltza zigiluaren babesean ikusi du argia, eta bandaren zazpigarren estudioko diskoa da honakoa. Jose Lastra soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu da lan berria Tio Pete estudioetan, eta bertan, hamaika kantu berri biltzen dira. Egun, Piztiak laukote moduan taularatzen da, betiko hirukoari, Jesus Galán gitarra-jotzailea batu zaielarik. Galan, urteak atzera taldeko kidea izan zen, beraz, zaharrak berri taldean. Disko berria kalean, zuzenekoetan murgildua dabil talde bizkaitarra.

Piztiak
Josu Aranbarri: Ahotsa eta baxua
Peio Larrañaga: Bateria
Txomin Uribe: Gitarra eta ahotsa
Jesus Galan: Gitarra
Jose Lastra: Soinu teknikaria
Kirmen Uribe: Hitzak

Piztiak
http://piztiakrock.wix.com/piztiak

Keu Agirretxea
http://www.keuagirretxea.com/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak