Esne Beltza

24
Eka
23:30
Tolosa, Gipuzkoa
Plaza berria
Doako emanaldia, jaiak

esnebeltza2016_copy4_copy3.jpg
Esne Beltza taldeak "Dont give up the fight" bira jarri du abian udako kontzertuei begira. ekainaren amaiera mugitua izango dute, eta bide horretan Arizkunen, Tolosan eta Arrasaten ariko dira zuzenean.

Esne Beltza

Esna, Hernaniko taldearen bosgarren estudioko lana, bikoitza da, nahiz eta bi diskoak denboran bananduak argitaratu diren. Pasa den abenduan argitaratu zuen Esne Beltzak bere lan berria eta bosgarrena izanagatik taldeak ez du txunditzeko gaitasuna galdu. Hernaniarrek bi L.P. izango dituen lan bikoitza aurkeztu dute. Taldearen sortzaile den Xabi Solanoren zuzendaritzapean Euskal Herrian grabatu du taldeak. Diseinu lan paregabearen arduraduna La Prisa Matako Luis Toledo izan da. Luisek modu ezin hobean islatu du taldearen ideia. Lehoi eder bat, boteretsua, kolore aniztuna.

Taldearen irudi grafikoa definitzen zuen txuri beltzetik aldendu eta taldeak beti berezko izan duen izaera polikromatua islatzea lortu du. Lehoi bat, esnatuz gero bere indarra erakutsi ahal duen lehoi bat. Esne Beltzak duen indar musikal bera, batez ere zuzenean aritzen direnean. Hain zuzen ere, Gora diskoak beraien ibilbidearen puntu gorena markatu bazuen, Esna bere eboluzio naturala da eta hori nabarmen geratzen da lehenengo abestitik hasita. Erritmo ezberdinen koktelerak irekita darrai, sormen askatasun hori da duten armarik hoberenetarikoa. Baina gehiago dituzte; eszena musikal ezberdinetatik datozen bederatzi musikarien batasuna. Ordezka ezina den trikitixa eta musika estilo anitzen arteko uztarketa. Bere base eta scratchekin abeslaria dirudien Dj-a. Eta batez ere, bere baitako unibertso poetikotik abiatuta errealitatea irudikatzen duten Jon Garmendia Txuriya-ren hitzak.

Esne Beltza
http://esnebeltza.eus/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Tolosan