Hoax Attack + Reincidentes + Guda dantza

24
Eka
22:30
Leioa, Bizkaia
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

reincidentes_foto_copy2.jpg
Reincidentes (argazkian) taldea gurean izango da asteburu honetan San Juan jaiei su emateko. Andoainen eta Leioan hitzartu dituzte emanaldiak. Leioako emanaldian Hoax Attack eta Guda Dantza taldeak ariko dira, ere.

Reincidentes

Sevillako taldeak bere musika ibilbidearen 30. urteurrena ospatzen zuen duela gutxi, eta horretarako DVD dokumental eta diska bikoitza aurkeztu zuen 'Canciones para no olvidar' izenpean. Denbora galdu gabe, estudioan sartu zuiren berriz "Awkan, Haciendo Hablar al Silencio" (Baga Biga Musika Ideiak) disko-liburua grabatu eta prestatzeko. Lan hau, eta taldearen klasiko guziak, entzun ahalko dira zuzenekoetan.

Guda Dantza
“Labarraren Ertzean” ausart ageri direla adierazi nahi izan dute Guda Dantza taldekoek euren estudioko bigarren lanean. Seikote bizkaitarrak disko berean estilo anitz jorratzeko apustu arriskutsua egin du; adar bakoitzeko bereizgarri propioak landuz. Mestizaje musikala hain entzutetsu dugun garai honetan arriskutsua dirudi muturretara jotzea, baina, gero eta klasikozale gehiago daudelakoan, purutasunez beteriko diskoa aurkeztu du talde gazteak.   Musika beltza (disko, soul, funk…) eta jamaikarra (ska, reggae…) uztartzen dira hamaika abestietan zehar, ohiko jai girotik aldendu gabe, bizitzaren ibilbidean denok erasaten ditugun egoerak plazaratuz: damutasuna, desira, nostalgia, itxaropena… Sorterritik hain hurbil duten labarrera gerturatu dira lan berria lau haizeetara zabaltzeko, orain eszenatokietan defendatzeko sasoia dute.



Reincidentes
http://www.reincidentes-sca.es/

Guda Dantza
http://www.gudadantza.eus/

Hoax Attack
https://www.facebook.com/hoaxattack/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago