Izaki Gardenak

21
Eka
21:00
Gasteiz, Araba
Errekaleor

tcik_copy3_copy4_copy2.jpg
Disko berri bat argitarau arte joko ez zutela esan bazuten ere, kontzertu berezi hau eskaintzeko batuko dira berriz Izaki Gardenak taldeko kideak. Errekaleor auzo okupatuaren aldeko emanaldian ariko dira, ekainaren 21 gauean.

Izaki Gardenak

Gasteizen finkaturiko taldea da Izaki Gardenak, 2012an sortu zuen Jon Basagurenek eta “Itsasargiak” izeneko disko laburra kaleratu zuten urte berean. Urtebete beranduago “Amaieratik Hasi” beraien bigarren lan luzea kaleratu zuten. Diska horren aurkezpen biran zebiltzala Joseba B. Lenoir-ek taldea utzi zuen, baina Izaki Gardenak-ek Eneko Zabalza-rekin aurrera egin zuen. Iaz argitaratu zuten “Aurri Gara” izeneko azken lana eta horrekin batera taldeko musikari gehienen aldaketa gertatu zen, egun, Jon bera eta Libe Garcia de Cortazar geratzen direlarik hasierako formaziotik.  2017 urte haseran bi kantuz osaturiko disko txikia kaleratuko du bandak.


Izaki Gardenak musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/izaki-gardenak

Izaki Gardenak facebook sarean
https://www.facebook.com/izakigardenak/

Errekaleor Bizirik
https://www.facebook.com/Errekaleor-Bizirik-682722851819233/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak