Fermin Muguruza & Micaela Chalmeta Big Band

21
Eka
20:00
Donostia, Gipuzkoa
Victoria Eugenia Antzokia
Sarrerak: 17,10 - 18,90 euro artean

18300819_10154301886251249_8258367770707958166_n.jpg
Ekainaren 21ean musikaren eguna ospatuko da mundu osoan. Gurean, gainera, Adarra Saria ere banatuko da Donostian. Fermin Muguruza  izango da aurtengo protagonista, bere musika ibilbidea sarituko delarik egun berezi honetan. Horrelako sari bat jasotzeko zer hobe zuzeneko bat eskaintzea baino, eta horrela, Fermin Muguruza & Micaela Chalmeta Big Band bizi-bizian ikusteko aukera izango da. Gainera, Fermin Muguruzaren ondoan urte hauetan guztietan ibilitako hainbat musikari ere ikusi ahalko dira agertoki gainean.

Adarra Sariaren laugarren edizioa izango da honakoa, aurretik Mikel Laboa, Ruper Ordorika eta Benito Lertxundi izan direlarik sarituak.


Fermin Muguruza
http://www.muguruzafm.eus/

Sarrera on Line salgai
https://sarrerak.donostiakultura.com/janto/main.php?Nivel=Evento&idEvento=DKADARRA17&Idioma=EU


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak