MDC + Iron Fist

30
Eka
21:00
Donostia, Gipuzkoa
Mogambo
Sarrera 8 euro

mdc_bada_copy2.jpg
MDC (Millions of Dead Cops) punk talde mitikoa gurean izanen da berriz. Honakoan kontzertu bakarra eskainiko du Euskal Herrian, eta hauxe, Donostiako Mogambo aretoan burutuko da. Emanaldia Iron Fist taldeak zabalduko du.

MDC (AEB, Hardcore punk)
Mundu mailakako Punk hardcore mugimentuan erreferentzia handia da MDC banda. M.D.C. hizkien atzean, aldaera ezberdinak izan dituzte, Millions of Dead Cops, Multi Death Corporation, Million Dead Children, edota Metal Devil Cokes bezalakoak, esaterako. Ameriketako Estatu Batuetan aintzindariak izan ziren era honetako musika jorratzen, garaiko Minor Threat edo Black Flag bezalako taldeekin batera. 80. hamarkadako haseratik martxan, musika oldarkorra eta hitz politikoak jorratu dituzte, taldearen konpromezua handia delarik gaue egun ere.

Jada 40 urte daramatzate musika errepidean, eta oraindik gauza asko esateko dituztela aldarrikatuko dute oholtza gainean.


Mogambo
Azkuene 17
Donostia

Mogambo
https://www.facebook.com/d.i.y.mogambo/?fref=ts

MDC
https://www.facebook.com/mdcpunkbandofficial/

Iron Fist
https://ironfist-hxc.bandcamp.com/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Donostiako Mogambon


Emanaldi gehiago Donostian