Las Taradas + Olatz Salvador

29
Eka
21:00
Donostia, Gipuzkoa
Dabadaba
Sarrera: Aurrez 8 euro. Bertan 10 euro.

las-taradas-3-1024x682_copy2.jpg
Las Taradas banda argentinarra gurean izanen da datozen asteetan. Dabadaba aretoan eskainiko duten emanaldia Olatz Salvador abeslariak zabalduko du, Donostia bertatik, eta giro akustikoetan.

Las Taradas
Musika koktelera koloretsua da las Taradas banda. Zazpi emakumeez osaturiko musika egitasmoa da honakoa, eta beraien kantuetan Swing giroak, tangoa, cumbia, cha cha cha, edota mexikar korridoak jorratzen dituzte. Hori guztia eta gehiago sartzen da beraien musikan. 2010 urtetik martxan, honakoa izanen da europa zaharrean aritzen diren lehen aldia.

Olatz Salvador
Skakeitan taldeko teklatu-jolea da Olatz Salvador. Bere taldean jorratzen dituen ska-rock eta mestizai giro festazaleak alde batera utzi, eta beste erregistro batean taularatzen da bere izenean, folk giroetan, ahots goxoz eta gitarra akustikoaz.


Dabadaba
Mundaiz, 8
Donostia

Dabadaba aretoa
http://dabadabass.com

Olatz Salvador

https://olatzsalvador.bandcamp.com/

Las Taradas
http://www.lastaradas.com.ar/quienes-somos/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostiako Dabadaban


Emanaldi gehiago Donostian