Magic Inn + Voltaia + Lubaki UH

10
Uzt
23:30
Iruñea, Nafarroa
Errekoleta plaza - Txosnak
Doako emanaldia, jaiak

18739659_814272635414616_3456077987496864155_n_copy3.jpg
Herri San Ferminetan egitarau oparoa antolatu dute errekoleta plazako txosnetan. Gaueko 23:30etatik aurrera Magic Inn, Voltaia (argazkian) eta Lubaki UH ariko dira zuzenean.

Voltaia
Zumaiako Voltaia taldeak disko berria kaleratu du "Medusa" izenpean. Mauka Musikagintza diskoetxearen zigilua du lan berriak, eta Gaztain estudioetan grabatua izan da Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Honakoa taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa da, non euskaraz abesturiko hamaika kantu batzen dituen rock eta stoner giroak nagusitzen direlarik. Hiruko moduan taularatzen da banda gipuzkoarra, zuzeneko indartsua eskainiz. Voltaia baterijole berriarekin dator 2017 honetan, non Pablo Sanchez Ordiziarra arduratuko den makilak astintzeaz.

UZTAILAK 10  ASTELEHENA - ERREKOLETA PLAZA
11:00 Azoka ekologista
12:00 Musika tresna ezberdinen arteko dema
12:00 Barañaingo trikitilariak
18:00 Okojoko herrikadak!
23:30 Kontzertuak:  Magic Inn + Voltaia + Lubaki UH


Voltaia
http://www.voltaia.bandcamp.com

Voltaia Musikazuzenean komunitatean

http://musikazuzenean.com/voltaia

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Iruñean