Koban + Tremenda Jauria

14
Abu
23:00
Burlata, Nafarroa
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

tremenda-jauria_copy4.jpg
Burlatako Txosnagunean egitarau propioa prestatu dute jai egunetarako. Abuztuaren 14tik  19ra bitartean zuzeneko musikaz gozatu ahalko da gauero. Lehen gauean Koban eta Tremenda Jauria (argazkian)  taldeak ariko dira zuzenean.

Tremenda Jauria
Madrilen sorturiko musika egitasmoa da Tremenda Juaria. Musikalki kumbia punka, reggaetoia, edo rapa jorratzen dituzte, hitz zorrotz eta azidoekin. “Mordiendo” (2016) izeneko diskoarekin hautsak harrotu dituzte, dantza eta borroka uztartuz zuzeneko dantzagarrietan. Taldearen estudioko azken lana "Cuentas Pendientes" disko txikia da.

Koban
XVI. mendetik, esklabuak igandero biltzen ziren New Orleanseko CONGO SQUAREn musika eta dantza egiteko; askatasuna topatzen zuten bertan. Erritmo afrikarren garapenak hot jazza, vodevila eta ragtime-aren sorrera ekarri zuten hiri multikulturalean. Koban freskotasuna, tradizioa, traizioa, jarraikortasuna eta irekiera da. Dantzarako talde ederra.

TXOSNAGUNEA - MUSIKA EGITARAUA

Abuztuak 14 Astelehena
Koban + Tremenda Jauria

Abuztuak 15 Asteartea
Mi Primo el Chicharachero + Herabe

Abuztuak 16 Asteazkena
Su ta Gar

Abuztuak 17 Osteguna
The Trikiteens

Abuztuak 18 Ostirala
Biluzik + Poyecto Pez + Gatillazo

Abuztuak 19 Larunbata
Hibakusha + Los Zopilotes Txirriaos


Burlatako-Txoznak
https://www.facebook.com/Burlatako-Txoznak-1892729854296974/

Tremenda Jauria
https://www.facebook.com/tremendajauria/

Koban
https://www.facebook.com/Kobantaldea/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak