Aitor Etxebarria

GAUR
18
Aza
20:00
Berriz, Bizkaia
Berrizko Kultur Etxea
Sarrera 6 euro (bazkideak 4 euro)

10629857_408111116195241_2576716416505767183_n.jpg
Aitor Etxebarria “Markak” izeneko diskoa aurkeztuko du Berrizko herriko Kultur Etxean

Aitor Etxebarria
Aitor Etxebarria “Markak” izeneko dokumentalaren soinu bandarekin heldu zaigu. Hamar urte egin ditu El_Txef_A ezizenarekin grabatzen. Dj eta euskal ekoizle honek, etapa berri bati hasiera eman dio Markak dokumentalaren jatorrizko soinu bandarekin. Dokumental hau, Gernikako bonbardaketari buruzkoa da, gertakariaren 80.urteurrenean. Markei buruz hitz egin behar bada, Gernikan 1937ko apirilaren 26an izandako bonbardaketak marka handia utzi zuen; sakona eta iraunkorra, sinbolikoa. Sorkuntzarako, barneko arau sinboliko hauek beharrezkoak izan dira, gure inguruari zentzua emateko. Sortzaileak, jaso dituen gertakizunetatik irudiak, sentimenduak sortzen ditu. Gernikaren iragana, inspirazio iturri da Gernikako gazteentzat. Dokumental honek, gazte hauek barnean daramatzaten emozioak miatzen ditu.


Berrizko Kultur Etxea
https://www.facebook.com/berrizko.kulturetxea

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Berrizko Berrizko Kultur Etxean