Abereh

13
Urr
19:30
Iruñea, Nafarroa
Discos Barracuda
Doako emanaldia

abereh2017_copy3.jpg
Abereh-ren "Zaunka Datoz Arin" disko berriaren aurkezpena Iruñean, Discos Barracudan.

Abereh

Abereh Erik Berganzaren bakarkan aritzeko ezizena da. 2016/2017an zehar egindako 7 kantu dira Abereh. Zarata eta burrunbatik aldenduta baina distortsioa guztiz baztertu gabe rock edo grunge akustikoa.

zaunka datoz arin:
Azken urte eta erdian sortutako zazpi kanta biltzen dira diska honetan, ezarian-ezarian baina ia konturatu barik osatu direnak. Disko akustikoa da baina distortsioa guztiz baztertu gabe.

Gitarra, RD-a, big muff-a, anplia.... eta reverb, reverb asko eta ezer gutxi gehiago. 2017ko apirilean Arrasateko Shot! estudioetan grabatuta Ander Barriusoren eskutik.

Rock akustikoa, grunge akustikoa.... delakoa. J Mascis, Lou Barlow, Kurt Vile, Califone, Jeremy Enigk, David Bazan, Brian Fallon, Chuck Ragan, Dinosaur Jr, Husker Du.... dezente entzun ondoren argia ikusi duten kantak dira.


Abereh musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/abereh

Abereh
https://abereh.bandcamp.com/

Discos Barracuda
https://www.facebook.com/discosbarracuda/

Abereh
https://abereh.bandcamp.com/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak