Inoreneroni + Willis Drummond + Kokein

20
Urr
21:00
Oiartzun, Gipuzkoa
Pagoa Kafe Antzokia
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 14 euro.

willisdrummond2017_copy2_copy2.jpg
Inoreneroni, Willis Drummond (argazkian) eta Kokein taldeak Oiartzun herriko Pagoa aretoan ariko dira urriak 20 gauean.

Willis Drummond

"Tabula Rasa" izena darama Willis Drummond taldearen estudioko disko berriak. Urte batzuk lozorroan egon eta gero, hemen dira berriz, zuzenean egurra banatzeko asmoz. Aro berri honetan formazio berriaz ariko dira, azken garaiko boskotetik, laukotera igaroz berriz ere. Musika ibilbideko osoko kantuak, eta lan berriko abestiak osatuko dute lapurdiko bandaren zuzeneko kantu zerrenda.

INOREN ERO NI
2003an Andoainen sorturiko banda dugu, Mikelek, Okenek eta Drakek, BAP! taldean elkarrekin arituek, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Taldean izandako azken aldaketa baterian izan da: Mikelen ordez, Guantxe (Capsula) ari da egun tanborra astintzen. 2017ko udazkenean plazaratutako "IenneI" boskarren diska aurkeztera datozkigu, eta bide batez, estreinekoz zuzenean gaztetxean.

Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Belarri zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika.

Kokein
"Lurpekhariä" izena darama Kokein taldearen lanik berriena. Musikalki rock koordenadetan segitzen du Kokein taldeak. Lau hizkien atzean ordea, rocka ulertzeko modu asko batzen dira, eta Kokein taldearen disko berrian ere, rock kantu asko daude rock disko bakarrean. Disko bakoitzean pausu berri bat eman du taldeak, sustraiak galdu gabe, lurralde berrietan murgilduz. "Lurpekhariä" disko irekia da, non, lana osatzen duten bederatzi kantuen artean eremu ezberdinak topa daitezkeen. Hauxe da Kokein. Ñabardura askotariko rocka.


Pagoa kafe Antzokia
Pagoaldea 7
Ergoien Auzoa
20180 Oiartzun

Pagoa Kafe Antzokia
http://www.pagoa.eus


Willis Drummond
https://willisdrummond.net/

inoreneroni Musikazuzenean komunitatean

http://musikazuzenean.com/inoreneroni

Kokein
http://kokein.com/

Emanaldiaren berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/1426867540701642/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago