Willis Drummond + Polygorn

29
Abe
22:30
Alegia, Gipuzkoa
Gaztetxea
Sarrera 9 euro

willis-drummond-eta-polygorn20514468831508961011.jpg
Alegiko gaztetxearen 30. urteurrenaren baitan, Willis Drummond eta Polygorn taldeak zuzenean ariko dira abenduaren 29 gauean.

Willis Drummond
"Tabula Rasa" izena darama Willis Drummond taldearen estudioko disko berriak. Urte batzuk lozorroan egon eta gero, hemen dira berriz, zuzenean egurra banatzeko asmoz. Aro berri honetan formazio berriaz ariko dira, azken garaiko boskotetik, laukotera igaroz berriz ere. Musika ibilbideko osoko kantuak, eta lan berriko abestiak osatuko dute lapurdiko bandaren zuzeneko kantu zerrenda.

Taldeak bira berezi bat egingo du non berriki kaleratu duen liburu-biniloa aurkeztuko duen. Emanaldi hauek eskaini eta gero, Joseba Baleztena gitarra-jotzaileak taldea utziko du.

Polygorn
Ziburutik datorren Polygorn-ek Electro-Kraut-Space-Rock planetaren zear segitzen du bere bidea. Panda Valium (Moï Moï Records) ekoizlearen soinu elektronikoez lagundurik, Pollux-en (ex Willis Drummond/Sparteens/Golgoth13) Telekasterraren oihuek, Elorn-en danborrez osaturiko oihan trinkoaren danbadek eta Igor (ex Elefunkman) baxujolearen orroek espaziobidai batera gonbidatzen gaituzte aldiro.

Lapurtarrek, tresna elektroniko eta ohizko instrumentuen soinuak elkarrekin bilduz, erritual kosmiko kutsua duen beraien lehen diska argitaratuko dute uda honetan bertan. Influentziak : Masfél, Neù!, J.Holden, Orchestre Polyritmo de Cotonou.


Alegiko Gaztetxea
http://bibalabirjen.wordpress.com

Alegiko Gaztetxea musikazuzenean komunitatean

http://musikazuzenean.com/alegiko-gaztetxea

Willis Drummond
https://willisdrummond.net/

Polygorn
https://soundcloud.com/polygorn


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago