Kuma No Motor + Desorden + Drei Affen + Marmol + Gaitze + Tenue + Frantzeska + Drumkopters + Oki Moki + Astarte + Haginak

GAUR
18
Aza
18:00
Urkabustaiz, Araba
Gaztetxea
Sarrera 10 euro

22687726_1327887184004812_4556339731384880815_n.jpg
Azaroaren 18rako Izarra,Urkabustaizeko Gaztaetxean, Meraki Jaialdia antolatu dugu. Okupazioaren alde eta errepresioaren kontrako jaialdia. Zuk Zeuk Egizu filosofiarekin prestatutako adin guztientzako egun osoko egitarau ederra!

Goizeko 11:00 etatik aurrera tailerrekin hasiko gara. Gure artean izango ditugu Larrabustingintza keramika tailer ibiltaria, Truca Rec-ekoen birziklapen ehungintza sortzailea, Katxarrismos-en musika tresna zoroak, eta Serifly DIY-koen serigrafía tailerra. Aldi berean tatuatzaileek heuren orratzentzako azalen bila ibiliko dira Tatto Txokoan, artisau eta sortzaileek heuren ekoizpenak plazaratuko dizkigute Azoka txikian eta umeek lehertu arte salto egin ahal izango dute puzgarrietan. Energiak berreskuratzeko 15:00etan bazkari herrikoia egongo da, menu veganoarekin, 6 eurotan.

Bazkalostean ikuskizunen batekin arratsaldeko martxa hasiko dugu eta 18:00etatik aurrera musikarekin hasiko gara: 11 talde, 11 belarrientzako litxarreri!

TALDEAK
Kuma No Motor (h.c. punk)
Desorden (punk rock)
Drei affen (screamo)
Marmol (punkentzako popa)
Gaitze (punk bortitza)
Tenue (neo crust)
Frantzeska (tutti-frutti punk)
Drumkopters (riot surfa)
Oki Moki (lo-fi Pop-punka)
Astarte (stoner punka)
Haginak (h.c. punk).




Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago