Borrokan + Inoreneroni

15
Abe
22:00
Hondarribia, Gipuzkoa
Psilocybenea Aretoa
Sarrera 8 euro

inoreneroni_ikor_kotx_copy3.jpg
Ederra dator urte amaiera Hondarribiko Psilocybenea arteoan. Abenduaren 15 gauean Euskal Herriko bi talde mitiko ariko dira agertoki gainean: Inoreneroni (argazkian) eta Borrokan.

inoreneroni
2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei.

Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Capsula taldeko bateria-jotzailea.

Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika

Borrokan
Euskal Herriko lur-azpiko musika eszenako harribitxi kuttunena! Nerabezarora iritsi aurretik, 90. hamarkada erdian, jada instrumentuak astintzeari ekin zioten Joseba, Iñaki, Ibai eta Mikel-ek. "Borrokan" (2002) eta "Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, oraintxe!" (2007) diskak argitaratu ondoren, honetan Iñigo Telletxea (X. Montoia, Onddo) baxuan batu zitzaielarik. "Zuak" (2014) auto-ekoitzitako hirugarren lana argitaratu ondoren; bueltan dira Getariara Vaz eta Killerkume taldeekin batera magiaz beteriko gau izerditsu hartatik ia hiru urte berantago.


PSILOCYBENEA -EGITARAUA-

AZAROA

25 - Kid Congo Powers + Trini Fox

ABENDUA
08 - Nikki Corvette & The Romeos + Living Eyes
15 - Inoreneroni + Borrokan


Psilocybenea Aretoa
Amutalde, 12
20280 Hondarribia
(Gipuzkoa)

Psilocybenea Aretoa
https://www.psilocybenea.com

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak