Lagartija Nick + Anita Parker

02
Ots
21:00
Bilbo, Bizkaia
Stagelive aretoa
Sarrera: Aurrez 14 euro. Bertan 17 euro.

lagartija2018_copy3.jpg
Lagartija Nick taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean urtarrilaren amaieran. Urte asko diskorik atera gabe izan eta gero, taldeak "Crimen, sabotaje y creación" lana argitaratu du Universal / Virgin diskoetxearen babesean. Otsailaren 2an Bilboko Stage Live aretoan ariko dira zuzenean. Emanaldia Anita Parker taldeak zabalduko du.

Lagartija Nick
"Crimen, sabotaje y creacion" diskoaren grabaketan Antonio Arias, Eric Jimenez, Juan Codorniu eta M.A.R. Pareja musikariak hartu dute parte, eta zuzenean ere lauko hau ariko da. Talde formazio honekin “Hipnosis” (1991), “Inercia” (1992), “Su” (1995) eta Enrique Morenterekin bat, “Omega” (1996) lanak grabatu zituzten. Zalantzarik gabe, taldearen urrezko aroa.

Anita Parker
Gose eta Skalariak taldeetan ibilitako kideek osatutako talde berria da honakoa. Jai giroko musika eta estilo askoren nahasketarekin, elektro swinga, jazza zein rapa. Ane Martinez (ahotsa eta koruak), Olatz Andueza (teklatuak) , Iñaki Bengoa (erritmoak eta sekuentziak) eta Jon Zubiaga, “Osoron” (gitarra) dira Anita Parker.

Lagartija Nick Euskal Herrian
Urtarrilak 26 Donostia - Kutxa Kultur aretoa
Urtarrilak 27 Gasteiz - HellDorado aretoa
Otsailak 02 Bilbo - Stage Live aretoa


Lagartija Nick
https://www.facebook.com/LAGARTIJA-NICK-116080721812953/

Anita Parker
http://www.maukamusik.com/es/artists/anita-parker/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon