ESTO NO ES RRV: Aizu! + Los Demenciales Chikos Acelerados + La Txirla Records

05
Mai
23:00
Azpeitia, Gipuzkoa
Sanagustin kulturgunea
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 15 euro.

esto-no-es-rock-radical-vasco-1389529331515590545.jpg
Aurrera darrai "Esto No Es Rock Radical Vasco" jaialdi ibiltaria. Maiatzaren 5 gauean Azpeitiko Sanagustin kulturgunea ikusi ahalko da.

Kontzertu honetan Aizu!, Los Demenciales Chikos Acelerados eta La Txirla Records taldeek Kortatu, Eskorbuto eta La Polla Records taldeen bertsioak egingo dituzte, kanta ezagunenak joz. Bugatti eta Calcetines eta Cachetes taldeetan ibilitako Txemi Arbaizak egingo ditu aurkezle lanak.

Kontzertu aurretik eta ondoren garaia eta kontextua azalduko ditu, taldeen gaineko gertakari esanguratsuenak azalduz. Kontzertuan zehar bideoak (bideoklipak, zuzenekoak) eta argazkiak botako dira, osotasunean ulertzeko talde bakoitza izan zena.

Kulturaz
http://www.kulturaz.eus


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Azpeitiako Sanagustin kulturgunean


Emanaldi gehiago Azpeitian