Willis Drummond + Rukula

02
Mar
22:30
Bergara, Gipuzkoa
Kartzela Zaharra
Sarrera 5 euro

27545307_1904596406251861_4055389758096218559_n_copy2.jpg
Willis Drummond taldeak "Gure Tokiak Tour" bira burutuko du otsailaren amaiera eta martxoaren haseran. Taldea gustuko dituen tokietan arituko da, taldearen hastepenetan edo ibilbidean zehar garrantzitsuak izan diren tokiak bisitatuz. Gutzira hamaika kontzertu izango dira. Txapa irratiak antolatuta Willis Drummond eta Rukula taldeak martxoaren 2an Bergarako Kartzela Zaharrean izango dira
 
Willis Drummond
Aro berri bati ekinez, zuzenean egurra banatzeko asmoz, "Gure lekuak" biraren baitan itzuliko dira lapurtarrak. Formazio berriaz ariko dira, azken garaiko boskotetik, laukotera igaro ostean, hirukotea da berriz Willis. Triangelu indartsua defendatuko dute Bergarako Kartzela Zaharrean.

Rukula
Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. Can´t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal.....estiloak maixuki nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diska Andoaingo Garate estudioetan, taldeko bajista den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean.


Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.


Bergarako gaztetxea
https://www.facebook.com/bergarakogaztetxea/?fref=ts

Txapa Irratia
http://www.txapairratia.org/

Willis Drummond
https://www.facebook.com/willisdrummondmusic/

Willis Drummond argazkia : Jon Iraundegi

Afitxak
no img
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago